Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6684

AGINDUA, 2003ko urriaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, LOGSE B., Erdi Mailako Heziketa Zikloa, Goi Mailako Heziketa Zikloa, HB2LH eta Gizarte Bermeko LHIK mailentzat 2002/2003 ikasturterako ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunak ebazten zituen Agindua aldatzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko martxoaren 29ko Aginduaren bidez 2000/2001 ikasturtetik aurrera hezkuntza-itunak hitzartu eta berritzeko dei egiten zen.

Akatsak antzeman direnez LOGSE B., Erdi Mailako Heziketa Zikloa, Goi Mailako Heziketa Zikloa, HB2LH eta Gizarte Bermeko LHIK mailentzat 2002/2003 ikasturterako ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunak ebatzi zituen 2002ko azaroaren 19ko Aginduan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.b artikuluarekin bat, 2002ko azaroaren 19ko Agindu hori aldatzen da Agindu honen bidez.

Itunpeko ikastetxeak mantentzeko modulu ekonomikoetan, hain justu ere urtarrilaren 23ko 1/2002 Legean eta abenduaren 27ko 8/2002 Legean jasotakoetan oinarriturik kalkulatu da eranskinean zehaztutako zenbatekoa.

Eta esandakoaren ondorioz, Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzak egindako proposamenez, honako hau,

EBATZI DUT:

2002ko azaroaren 19ko Aginduaren, hau da, LOGSE B., Erdi Mailako Heziketa Zikloa, Goi Mailako Heziketa Zikloa, HB2LH eta Gizarte Bermeko LHIK mailentzat 2002/2003 ikasturterako ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunak ebazten zituen Aginduaren eranskina aldatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 30a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

ERANSKINA
MAILA: GOI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOA JAURBIDEA: BEREZIA
GIPUZKOA

HERRIA	 IKASTETXEA	MODULOAREN IZENA	MODULOA	TALDE	EREDUA	EUROAK

MUSKIZ	CPES MARCELO GANGOITI BHIP	1. EGUNEKOA/ 	PARTZIALA	2	 A	116.346,96

		informatika-sistemen

		kudeaketa


Azterketa dokumentala