Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6679

AGINDUA, 2003ko azaroaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu honen bidez, Gipuzkoako Ikuskaritzako lurraldeburu lanpostua, izendapen aske bidez, betetzeko deialdi publikoa ebazten da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Gipuzkoako Ikuskaritzako lurraldeburu lanpostua, izendapen aske bidez, betetzeko deialdiaren berri ematen zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko irailaren 18ko Aginduaren (197 zenbakiko EHAA, 2003ko urriaren 9koa) laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Carmen Echeverria Guisasola andrea Gipuzkoako Ikuskaritzako lurraldeburu izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen hau 2003ko azaroaren 13an bertan sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala