Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2003ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6409

IRAGARKIA, Miguel Angel García Prieto jaunari Industri eta Meategien Administraziorako zuzendariaren 2003ko irailaren 22ko Ebazpenaren berri ematekoa. Ebazpen horren bidez, 13.130.3033 zenbakiko nortasun agiria duen eta Burgoseko Peritu eta Ingeniari Elkargo Ofizialeko 09-847 zenbakiko elkargokide, Industria Ingeniari Teknikoa, den Miguel Angel Garcia Prieto jaunaren aurka bideratzen ari den zehapen-espedientean erabakia hartu da; "Bridgestone-Firestone Hispania, S.A." enpresaren lantegian —634 errepidea, Basauriko udalerria (Bizkaia)— jarri den eta desmontatu daitekeen dorre-garabiaren ingurukoa da.

ESPEDIENTEAREN ERREFERENTZIA ZK.: SEG/0008/2003

Miguel Angel García Prieto jaunari aipatu ebazpenaren berri ematen saiatu arren —azken helbide ezaguna: Luis Alberdi kalea, 7, 9. C 09007 Burgos (Castilla y Leon)—, ez da posiblea izan; hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da.

ESPEDIENTEAREN AIPAMENA:

HAUTSI DEN ARAUA

UZTAILAREN 16KO 1/1992 LEGEA, INDUSTRIARENA. 31. 2, e) ARTIKULUA.

ARAU-HAUSTEAREN DESKRIPZIOA

ARAU-HAUSTE LARRIA. Benetako gertakariak jasotzen ez dituen ziurtagiria ematea.

JARRITAKO ZEHAPENA

3.100,00.– EURO

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Administrazio eta Plangintza sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Halaber, zehapena honela bete beharko duela jakinarazten zaio:

Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitzen den egunaren biharamunean amaituko da, beti ere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. idatz-zatietan dioenaren arabera.

Ordaintzerakoan izena (Miguel Angel Garcia Prieto, NAN 13.130.303), espedientearen zenbakia (SEG/0008/2003), eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182/5685/07/0000226271, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Horren guztiaren jakinarazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua egiten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Lege horrek aldatu baitzuen azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 29a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala