Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2003ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6382

EBAZPENA, 2003ko urriaren 9koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, Justizia Administrazioko Agenteen Kidegoan sartzeko hautaprobetako Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak 2003ko urriaren 1ean hartutako erabakia argitaratzeko dena (maiatzaren 27ko JUS 1453/2003 Aginduaren bidez egin zen deialdia, eta ekainaren 5eko EBOn argitaratu zen).

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 491. artikuluan eta Ofizial, Laguntzaile eta Agenteen Kidegoetako Erregelamendu Organikoaren 20.2 artikuluan xedatzen denez, hautatzeko prozesuetarako deialdiak Justizia Ministerioak onartuko ditu, autonomia erkidegoek txostena eman ondoren, eta Justizia Administrazioko langileen eskualdaketa jaso duten erkidegoetan gauzatuko dira.

Aipatutako erregelamenduaren 20.3 artikuluak finkatzen duenez, halaber, deialdiaren arauak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egun berean argitaratuko dira autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Nolanahi ere, egun berean argitaratzea ezinezkoa denean, deialdian jarritako epe-mugak eta epeak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasiko direla ohartarazten du.

Horren ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatu zuen otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuaren 14 a) artikuluak, Justizia Administrazioko langileen alorrean Giza Baliabideen Zuzendaritzak dituen egitekoak finkatzerakoan, ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Justizia Administrazioko Agenteen Kidegoan sartzeko hautaprobetako Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak 2003ko urriaren 1ean hartutako erabakia (maiatzaren 27ko JUS 1453/2003 Aginduaren bidez egin zen deialdia, eta ekainaren 5eko EBOn argitaratu zen). Ebazpen honen I. Eranskinean dator erabaki hori.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 9a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

JULIÁN ASURMENDI BARRIO.

2003KO URRIAREN 9KO EBAZPENAREN I. ERANSKINA
ERABAKIA, 2003KO URRIAREN 1EKOA, JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO AGENTEEN KIDEGOAN SARTZEKO HAUTAPROBETAKO EPAIMAHAI KALIFIKATZAILE NAGUSIARENA – Deialdia, maiatzaren 27ko JUS 1453/2003 Aginduaren bidez egin zen (ekainaren 5eko EBO).

Madrilen, 2003ko urriaren 1ean, honako hau ebatzi du:

Lehenengoa.– Justizia Administrazioko Agenteen Kidegoan sartzeko hautaprobetarako onartuta daudenei (2003ko irailaren 30eko Aginduaren bidez argitaratu zen onartutakoen zerrenda) dei egitea, 2003ko azaroaren 15ean (larunbata), 9:30etan (Kanarietan 8:30etan), hautaprobetako lehenengo ariketa egin dezaten, Erabaki honen Eranskinean zehazten diren lekuetan.

Bigarrena.– Oposiziogileek bolaluma beltza edo urdina eraman behar dute, eta iraungi gabeko Nortasun Agiri Nazionala edo pasaportea aurkeztuko dute. Agiri horiek berritzen ari badira, dagokion frogagiria eta nor diren adierazten duen agiri publikoa —argazki eta guzti— aurkeztu beharko dute.

Oposiziogileei gogorarazten zaie deialdi-aginduaren 6.4 oinarriak berariaz debekatzen duela sakeleko telefonoak edo telefonia mugikorreko tresnak eramatea.

Madril, 2003ko urriaren 1a.

Epaimahaiko lehendakaria,

MIGUEL MOREIRAS CABALLERO.

ERANSKINA / ANEXO

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala