Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2003ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5597

IRAGARKIA, Cantera Nafarrondo, S.A.–k eskaturik hasitako desjabetzeko tramitean sartzen diren eskubide eta ondasunen zerrenda jendaurrean ikusgai jartzeko dena. Orozko udalerrian (Bizkaia) dagoen Peña Nafarrondo izeneko meatokiko zerbitzuek, instalazioek eta jarduerek eragiten dieten eskubideak eta ondasunak premiaz okupatu beharrekoak direla deklaratzeko hasi zen aipatu tramitea.

C) sekzioko errekurtsoen ustiapen-emakidaren, "Peña Nafarrondo" deritzonaren, titularra Cantera Nafarrondo, S.A. merkantila da. Bada, honek zera eskatu dio Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari: Orozko udalerrian (Bizkaia) dagoen Peña Nafarrondo izeneko meatokiko zerbitzuek, instalazioek eta jarduerek eragiten dieten eskubideak eta ondasunak premiaz okupatu beharrekoak direla deklaratzeko.

Nahitaezko Desjabetzei buruzko Legearen Arautegiko 56-1 artikuluan xedatutakoa betetzearren, beharrezkoa da, batetik, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda argitara ematea eta, bestetik, 15 egunez jendaurrean erakusteko tramitea hastea, hain zuzen ere, interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Dena den, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bilboko eta Lakuako bulegoetan nahiz Orozkoko Udalean, interesatuek dokumentazioa grafikoa eskura dutela berariaz adierazi beharko da.

Desjabetzak hartzen dituen ondasunak eta eskubideak:

Buelo-eskubidea eta bide-zortasun eskubidea, biak ere, hiru metroko (3 m) zabaleran, luzetarako ardatzaren alde banatan metro bat eta berrogeita hamar (1,50 m) zentimetrorekin, ura eramateko kanalaren bi zona partzialen gainean, 53,25 metrokoa (berrogeita hamahiru metro eta hogeita bost zentimetro) bata eta 130,04 metrokoa (ehun eta hogeita hamar metro eta lau zentimetro) bestea. Izan ere, xehetasunezko planoekin batera aurkezten den oinplano takimetriko orokorrean jasotzen denez, meatoki-kontzesioak dituen terrenoetatik pasatzen da.

Ura eramateko aipatu kanala, "Beste-Aldie" izeneko Zentral Elektrikoa hornitzen duen ur-jauziarena da. Zentral horrek ez du erregistroko inskripzio ezagunik, eta, antza denez, Guardian Llodio, S.A.–ren jabetzakoa da (lehen Industrias Alavesas "Caia" izena zeukanarena).

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 1a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala