Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2003ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
5596

IRAGARKIA, Segurtasun sailburuordearen 2003ko uztailaren 18ko ebazpena Luis Larrea Berasategui jaunari, adin txikikoa den bere seme Eneko Larrea Ibargurenen izen eta ordezkaritzan, jakinarazten diona.

Segurtasun sailburuordeak 2003ko uztailaren 18an hartutako ebazpenaren bidez, Luis Larrea Berasategui jaunak, adin txikikoa den bere seme Eneko Larrea Ibargurenen izen eta ordezkaritzan, Herritarren Segurtasunerako zuzendariaren 2003ko maiatzaren 30eko ebazpenaren aurka (405X0300357-8 espedientea) jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Ebazpen horrek seiehun eta bat euroko (601 Eur.) isunaz zigortu zuen, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 23.a) artikuluan ezarritakoa hausteagatik.

Bestalde, interesdunaren helbidean jakinarazten saiatu arren, ez dugu lortu. Beraz, iragarki hau eman dugu argitara, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.4 artikuluak ezarritakoa betetzeko. Era berean, administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen horren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakezula jakinarazten dizugu, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, jakinarazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bi hileko epean.

Isuna ordaindu behar da iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Hurrengo edozein banku-kontutan ordainduko da, eta izen-abizenak, espedientearen zenbakia eta Herrizaingo Sailari dagokiola adierazi behar da.

Bilbao Bizkaia Kutxa - BBK

Kontu-zk.: 2095-0631-55-21-31000143

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa - KUTXA

Kontu-zk.: 2101-0760-69-0002788214

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa VITAL Kutxa

Kontu-zk.: 2097-0178-92-0015172561

Dagokionak ez badu isuna ordaintzen adierazitako borondatezko epean, behartze-bidean ordainaraziko diote bere ondaretik, aipatu azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 22a.

Segurtasun sailburuordea,

MIKEL LEGARDA URIARTE.


Azterketa dokumentala