Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2003ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
5594

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren zigor-espedienteak irekitzen dituzten Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzaren ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei ebazpen horien jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.– 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, euren eskubideari eusteko komenigarritzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko eta, egoki baderitze, jardunbidean zehar erabili asmo dituzten frogak proposatzeko. Espedientea ikus dezakete Segurtasun Sailburuordearen Kabinetean, Bilboko Gran Via kaleko 81.eko 3. solairuan.

2.– Zigor-jardunbideari hasiera eman dion ebazpenaren edukiaren aurka goian aipatutako epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera hori ebazpen-proposamentzat joko da eta, azkenean zigor-ebazpena ematen bada, zigor-ebazpenaren aurreko izapide guztiak bete direla ulertuko da.

IZEN-ABIZENAK	ESP.ZK.	LEGE-HAUSTE EGUNA	EBAZPEN EGUNA	HAUTSITAKO ARAUA

APELLIDOS Y NOMBRE	N.º EXP.–	FECHA INFRACC.	FECHA RESOL.	ART. INFRING.
ABULAI CORREIA, JOAO	405X0301195-21	06-03-03	 14-07-03	25.1	
ZULUETA AMUCHASTEGUI, ARANTZAZU	405X0301281-3	 28-09-02	01-08-03	23 c)	
SISNIEGA GARCIA, ANA ROSA	405X0301262-5	14-09-02	 14-07-03	23 c)	
HERRERO SERRANO, MONICA	405X0301196-21	06-03-03	 14-07-03	25.1	
SALABERRIA SANSINENEA, JON	405X0301281-3	28-09-02	 01-08-03	23 c)	
MBA ADA, ROMULO	405X0301272-4	18-09-02	21-07-03	 23 a)	
MORCILLO TORRES, ANTONIO	405X0301281-3	28-09-02	 01-08-03	23 c)	

Bilbao, 2003ko irailaren 11.

Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala