Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2003ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
5593

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoarekiko arau-hausteak direla-eta irekitako eta beherago zehaztutako zehapen-espedienteen instrukzio-egileak, Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendariak, emandako Ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.– 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, organo instrukzio-egilean Segurtasun sailburuordearen Kabineteko zuzendariari komenigarritzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko.

2.– Halaber, aipatutako epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero.

Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuaren Kabinetea, Bilboko Gran Via kalea, 81, 3. solairua.

IZEN-ABIZENAK	ESP.ZK.	LEGE-HAUSTE 	PROPOSAMEN	PROPOSATU 	HAUTSITAKO

		EGUNA	 EGUNA	DEN ZIGORRA	ARAUA
APELLIDOS Y NOMBRE 	N.º EXP.–	FECHA 	FECHA 	 SANCION 	ART.
		INFRACC.	PROPUESTA	PROP.	INFRINGIDO
YAGUE MANSO, GABINO	405X0300297-3	22-10-02	 30-07-03	301Eur/RET.	23 a)	
FUENTES GOMEZ, DAVID	405X0300701-31	13-07-02	 17-07-03	1300Eur/RET.	25.1	

Bilbao, 2003ko irailaren 11.

Segurtasun sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala