Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2003ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Bizkaiko Batzar Nagusiak
5575

ERABAKIA, 2003ko uztailaren 18koa, Bizkaiko Batzar Nagusiena; izan ere, beraren bidez Munitiseko Lurralde Enklabearen zuzenketa onartzen da.

Bizkaiko Batzar Nagusiek, 2003ko uztailaren 18 datazko osoko bilkuran, "Munitiseko lurralde enklabearen zuzenketa onartzen duen erabakia" onartu dutela jakinarazten dut, nik aldarrikatu eta argitaratzeko agintzen dudala hitzez-hitz transkribatuz hurrengoa dioen erabakia:

"Lehena.– Sukarrietako udal mugartearen barruan Busturiari dagokion Munitiseko lurralde enklabearen zuzenketa onesteari buruzko saloa onartzea.

Bigarrena.– Erabakia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Estatuko Aldizkari Ofizialen iragarkia sartzea.

Hirugarrena.– Eragin peko udalerriei, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoari, Estatuko Administrazioei eta Estatistikako Nazio-Institutuari jakinaraztea, Toki Erakundeen Erregistroan islatzea aginduz.

Laugarrena.– Halaber, ebazpena Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzako Sailari jakinaraztea, eragin pekoekin eguneko erregimena manten dezaten, honetara adineko, haur, gaiso eta ezgaituentzat kalterik gerta ez daitezen.

Bosgarrena.– Udalei eskatzea:

a) Eragin pekoek eskuraturiko eskubideak mantentzeko beharrezko neurriak hartzea, hilerriak, kiroldegiak e.a. lekuko, haientzat kalteak ebitatzeko.

b) Eragin pekoen altak eta bajak Estatistikako Nazioko Institutura eramatea.

Seigarrena.– Ebazpena, Jabegoaren Erregistroko Erregistratzaileei bidaltzea, espedientea onartzearen ondorioz izan daitezken aldaketak dohainak izan daitezen eragin pekoentzat.

Zazpigarrena.– Hirigintzako erregimena. Eragin peko lurraldeei aplikagarria den Hirigintzako Erregimena, inkorporatzen diren udalerriarena izando da".

Jende orok jakin dezan eta ondore egokiak izan ditzan.

Bilbao, 2003ko abuztuaren 29a.

Ahaldun nagusia,

JOSE LUIS BILBAO EGUREN.


Azterketa dokumentala