Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2003ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
5574

EBAZPENA, 2003ko irailaren 9koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, "Bilbo-Donostia trenbide-lineako Zarautz-Usurbil tartean (Orioko saihesbidean) trenbidea bikoizteko trazadura-proiektua" jendaurrera ateratzeko dena.

EuskoTrenek ustiatzen dituen trenbide-lineek 186 km-ko luzera dute guztira, eta horietatik % 80 bide bakarrekoak dira. Neurri handi batean bidaiariak garraiatzeko erabiltzen diren linea horien ustiaketa asko zailtzen du zati gehienean bide bakarrekoak izateak, eta garraiatzeko gaitasuna bera orokorrean asko mugatzen duenez, ia ezinezko gertatzen da salgaien garraioa bideratzea.

Egoera horri nolabaiteko irtenbidea bilatzeko asmoarekin, EuskoTrenek hainbat azterlan kontratatu zituen Bilbo-Donostia arteko aldiriko trenbide-linea bikoizteko aukerak lantzeko.

ETT, SA enpresari agindu zitzaion Zarautz eta Usurbil udalerrien arteko zatian egin zitezkeen jarduketei buruzko azterlana jorratzeko. Egun, tarte hori bide bakarrekoa da, 12,4 km ditu, eta bihurgune asko egiten ditu. Azpimarratzekoak dira gainera, trenbide-pasaguneez aparte, Zudugaraiko tunela, 710 m-koa, Orioko bidezubia, 131 m-koa, Aginagako tunela, 221 m-koa, San Estebangoa, 613 m-koa eta Oria itsasadarraren gaineko zubia, 124 m-koa.

Tarte horretan atzemandako arazoen artetik larrienetakoa, Aia eta Orioko geltokiaren ondoko trenbide-pasagunea dugu. Pasagune hori Orio eta Aia udalerriak lotzen dituen GI-3710 errepidearekiko bidegurutzean dago, eta trafikoko arazo ugari eragiten ditu.

Arazoa ordea, are larriagoa da, egun itsasadarra igaro ondoren Orio udalerria zeharkatzen duen N-634 errepidearen trazadura aldatzea aztertzen ari baita Administrazioa. Hirigunetik igaro ez dadin, errepidea itsasadarraren bazterretik eraman eta, ekialderago, behin herria atzera utzitakoan bidezubi bat eraiki eta hortik bideratzea proposatu da.

Horrela bada, Gipuzkoako Foru Aldundiak hirigunetik igarotzen den errepidearentzat saihesbide bat baino gehiago aztertu zituen, baina "Santiagoerreka" ingurumen aldetik babestutako inguru hezea gertuegi zegoenez, saihesbidetarako proposatutako irtenbide guztiak asko zailtzen ziren, eta inbertsio ekonomiko handiak eskatzen zituzten.

Bestetik, arestian aipatutako trenbide-alternatibak aztertzekoan, trenbide-pasagunea kentzeko kontuan izandako aukeratako bat tarte horretan trenbidea goratzea izan zenez, eta, beraz, trenbidearen arlokoa ez ezik, errepideen arloko obra eta bazenez, Eusko Jaurlaritzak, EuskoTrenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki dute irtenbide hori garatzea.

Behin azterlana idatzi ondoren, onespena eman zaio proiektuari, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzako teknikariek proiektua ikuskatu eta haren aldeko txostena eman baitute eta egiaztatu baita proiektua teknikoki zuzena dela eta zorrotz betetzen dituela trenbideen alorreko legeria berezia, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 124.1 artikulua, eta 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onartutako Lurreko Garraioak Antolateko Legearen Erregelamenduaren 226. eta 227. artikuluak.

Garraio Azpiegituraren zuzendariak aginpidea du trenbideko garraioaren azpiegiturako proiektuak onartzeko, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g eta 10.1.e artikuluek eta uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren 15.1.b artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Lurreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamenduaren 228.1 artikuluaren arabera, proiektuak ukitutako lurralde-eremuko administrazioei eta udal-korporazioei proiektuaren ale bana igorri beharko zaie, bi hilabeteko epean txostena egin dezaten. Epe hori igaro eta, administrazio publiko horiek txostenik egin ez badute, aurkeztutako proposamenaren kontra ez daudela ulertuko da.

Bestetik, Lurreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamenduaren 228.2 artikuluak ezartzen du, proiektua, behin betiko onartu baino lehen, hogeita hamar egun balioduneko epean jendaurrean izan beharko dela, jarduketa horren interes orokorraren gainean, trazaduraren kontzeptuaz eta ingurugiroaren gaineko eraginari buruz alegazioak aurkeztu ahal izaten daitezen.

Eta azkenik, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak 47. artikuluan, I. eranskineko B 1.2 idatz-zatiari dagokionean xedatzen duenez, tranbiak eraikitzeko proiektuak egingo badira, horiek egiteko ebazpena edo baimena eman baino lehen, ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko banakako ebaluazioaren prozedura bete beharko da eta bukatzeko eraginaren gaineko aitorpen lotesle bat eman. Banakako ebaluazioaren prozedura Ingurugiroaren gaineko Eraginari Ebaluazioaren ekainaren 20ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuan eta hura garatzeko araudian dago jasota. Horretarako 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua betearazteko Erregelamendua onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuaren 15. artikuluak berariaz xedatzen du ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana, proiektua egiteko edo baimena emateko prozeduaren barruakn eta proiektuarekin batera atera beharko dela jendaurrera, eta prozeduran ezartzen diren bestelako txostenak ere eskatu beharko direla.

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

EBATZI DUT:

Bilbo-Donostia trenbide-lineako Zarautz-Usurbil tartean (Orioko saihesbidean) trenbidea bikoizteko trazadura-proiektua jendaurrera ateratzea, Lurreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamenduaren 228.1 artikuluari jarraikiz, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean ukitutako administrazioek beren interesak defendatzeko komeni zaien txosten edo alegazioak aurkez ditzaten.

Bilbo-Donostia trenbide-lineako Zarautz-Usurbil tartean (Orioko saihesbidean) trenbidea bikoizteko trazadura-proiektua biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean elkarte eta partikularrek jarduketa horren edukiaren eta interes orokorraren gainean, eta trazadura orokorrari eta ingurumenaren gaineko eraginaren deklarazioari buruz alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Epe horretan proiektua jendeak ikusteko egongo da Garraio eta Herri Lan Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, eta Aia eta Orioko udaletxeetan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 9a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JOSÉ MARÍA OLAZAGIRRE ARA.


Azterketa dokumentala