Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2003ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
5571

EBAZPENA, 2003ko irailaren 22koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo baina euskararen eremu geografikoan euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituzten erakunde pribatuentzako dirulaguntzetara aurkeztu diren eskabideak aztertu eta balioesteko batzordearen osaeraren berri ematen duena.

Kultura sailburuaren 2003ko irailaren 3ko Aginduak (EHAA 2003-09-19) dirulaguntza bideetarako deia egin zien Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo baina euskararen eremu geografikoaren barruan euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituzten erakunde pribatuei.

Bertan, Aginduaren 9. artikuluan, zehazten da laguntza-eskabideak aztertu eta balioesteko batzordea eratuko dela, kideetako batzuk Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuko dituelarik, eta batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko dela.

Ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea, honako kide hauek izango dituela:

– Miren Mateo Aierza andrea, Koordinaziorako zuzendaria, batzordearen buru.

– José Luis Mendoza Peña jauna, Nafarroako hizkuntza-politikarako erakundeen izenean.

– Jean Claude Iriart jauna, Ipar Euskal Herriko hizkuntza-politikarako erakundeen izenean.

– Jokin Azkue Arrastoa jauna, Euskararen Aholku Batzordeko kidea.

– Begoña Basterretxea Moreno andrea, Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikaria. Idazkari lanak egingo ditu eta hitza izango du baina botorik ez.

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 22a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI GOENAGA MENDIZABAL.


Azterketa dokumentala