Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2003ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5568

EBAZPENA, 2003ko uztailaren 17koa, Energia zuzendariarena. Honen bitartez, herri onurakotzat jotzen da Batan transformaziogunea eta Don Bela Kondea transformaziogunea (Vitoria-Gasteizko udalerria) lotzeko 13,2 kV-eko lurpeko linea elektrikoa.

Lurralde bulego honetan 67/15114-ATH01.65 espedientea hasi zen, Iberdrola Distribución Eléctrica (helbidea: Urartea kalea, 2. Gasteiz) akziokako baltzuak eskatuta. Baltzu horrek, izan ere, goian adierazitako linea elektrikoa herri onurakotzat jotzea eskatu du.

Gertakariak: 1.– Linea horrek badu administrazio baimena, eta gauzatzeko proiektuaren onespena, 1983ko uztailaren 2an Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia Sailaren Arabako Industria Ordezkaritzak emanak.

2.– Egiaztatzeko akta eta linea hori abian jartzeko baimena eman zen 1983ko irailaren 30ean. Hauek dira linearen ezaugarri nagusiak:

Lurpeko linea elektrikoa. Zirkuitu bakuna.

– Abiaburua: Batan transformaziogunea.

– Helmuga: Don Bela Kondea transformaziogunea.

– Luzera: 379,9 m.

– Linea: Lurpekoa.

– Eroaleak:

Materiala:	Aluminio erdi-suberatua, Errotenax motako 12/20 kV-eko isolamenduarekin.

Sekzioa:	240 mm3.

Jarrera: 	Lubaki hormigoiztatuan sartutako plastikozko tutuan bideratua.

3.– Iberdrolak, 1998ko irailaren 30ean, Arabako Industria Bulegoari jakinarazi zion Vitoria-Gasteizko lehen auzialdiko 5. epaitegiak emandako epaia, 1998ko ekainaren 22koa. Epai horren bidez erabaki zen Vitoria-Gasteizko "Batan egoitza unitatea" hirigintza poligonoko A lur sailaren gainean argindarra pasatzeko zorgunea eratzea. Zorgune hori Iberdrola akziokako baltzuaren alde eman zen, eta Batan eta Don Bela Kondea transformazioguneen arteko 13,2 kV-eko lurpeko linea elektrikoari dagokio. Ondorioz, Iberdrolak eskatzen du linea hori herri onurakotzat jotzea.

Behar bezala bete dira abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko VII. tituluko II. eta V. kapituluan araututako izapideak (dekretu hori 2000/12/27ko BOEn argitaratu zen, eta hau arautzen du: argindarraren garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornidura emateko jarduerak, eta argindarraren instalazioak baimentzeko prozedura). Horretan, dekretu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoari jarraitu zaio, bai eta Industriari buruzko 21/1992 Legean (uztailaren 16koa) eta bat datorren gainerako legedian ezarritakoari ere.

Orobat, aurkeztu da proiektua, Arabako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialeko 688. elkargokidea den Raúl González Baños industria ingeniari teknikoak sinatua eta elkargo horrek 1983ko urriaren 14an 101/83 zenbakiarekin ikus-onetsia.

Horiek horrela, Energia zuzendariak, urriaren 16ko 223/2001 Dekretuan (Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen duen dekretua. 2001/10/24ko EHAA) emandako aginpideak erabiliz:

EBATZI DU:

Batan eta Don Bela Kondea transformazioguneen arteko lurpeko linea elektrikoa herri onurako dekaratzea. Hona hemen Vitoria-Gasteizko udalerrian dagoen linea horren ezaugarri nagusiak:

Lurpeko linea elektrikoa. Zirkuitu bakuna.

– Abiaburua: Batan transformaziogunea.

– Helmuga: Don Bela Kondea transformaziogunea.

– Luzera: 379.9 m.

– Linea: Lurpekoa.

– Eroaleak:

Materiala:	 Aluminio erdi-suberatua, Errotenax motako 12/20 kV-eko isolamenduarekin.

Sekzioa: 240 mm3.

Jarrera: Lubaki hormigoiztatuan sartutako plastikozko tutuan bideratua.

Instalazioa herri onurako deklaratzeak (Sektore Elektrikoaren azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan araututakoari jarraituz) berekin dakar eragindako ondasunak okupatzeko edo eragindako ondasunak eskuratzeko beharra. Gainera, ondasun eta eskubide horietarako, presakako okupazioa ekarriko du (1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 52. artikuluan presakako okupazioa deklaratzeko araututa dauden ondorioekin, eta lege horretako erregistro ondorioekin).

Administrazio bidea burutzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Administrazio eta Plangintza sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita. Hori guztia, 4/1999 Legean (hark aldatu du azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) araututakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 17a.

Energia zuzendari,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala