Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2003ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Gipuzkoako Foru Aldundia
5565

IRAGARKIA, zuzendaritza nagusiko idazkari-lanpostuak izendapen libreko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekiari buruzkoa.

Aurtengo irailaren 23ko 180. zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta urriaren 6ko 189. zk.an (akats-zuzenketa), zuzendaritza nagusiko idazkari-lanpostuak izendapen libreko sistemaren bidez betetzeko deialdia argitaratu da.

Eskaerak Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuko diputatuari zuzenduta aurkez ditzakete interesatuek, esandako departamentuko Erregistroan edota azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia-San Sebastián, 2003ko urriaren 6a.

Foru Administrazioaren Kalitaterako

Departamentuko idazkari teknikoa,

JORGE BALERDI GIL DE GÓMEZ.


Azterketa dokumentala