Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2003ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Herriko Unibertsitatea
5563

EBAZPENA, 2003ko irailaren 22koa, Akademi Antolakuntzako Errektoreordearena, Akademi Antolakuntzako Errektoreordearen 2003ko maiatzaren 14ko erabakian ikusitako akatsen zuzenketa argitara emateko dena. Lehenengo eta bigarren zikloko ikasketen gestiorako araudia (2003/2004 ikasturtea) argitaratu zen azken erabaki horren bidez.

2003ko uztailaren 03an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 130. zenbakian, Akademi Antolakuntzako Errektoreordearen 2003ko maiatzaren 14ko erabakia. Erabaki horren bidez eman zen argitara lehenengo eta bigarren zikloko ikasketen gestiorako araudia (2003/2004 ikasturtea).

Argitalpen horretan transkripzio akatsak ikusi direnez, zuzendu egin behar dira, herritarrei zuzenduta dagoen arautegi hori berme guztiekin bete ahal izan dadin ikasturtean zehar.

Hauek dira ikusitako akatsak:

33.1. artikuluan, dioenean:

"Matrikula irailaren 17tik 30era egingo da".

Esan behar du:

Matrikula irailaren 17tik urriaren 3ra egingo da, bi egunak barne.

64.1. artikuluan, dioenean:

"Ikaslea matrikulatuta dagoen titulazioko hautazko irakasgai guztiak burutu ahal izango dira kredituak aukera askeko gisa konta daitezen, ikasturte horretarako onartu den irakaskuntza-eskaintzaren barruan egonez gero. Hautazko kredituen soberakinak aukera askekoekin kontatuko dira, ikasleak horretarako eskaera eginez gero. Aipatutako kreditu horiek onartzea ziklo bakoitzaren amaieran baino ezin da egin".

Esan behar du:

Ikaslea matrikulatuta dagoen titulazioko hautazko irakasgai guztiak burutu ahal izango dira kredituak aukera askeko gisa konta daitezen, ikasturte horretarako onartu den irakaskuntza-eskaintzaren barruan egonez gero. Hautazko kredituen soberakinak aukera askekoekin kontatuko dira, ikasleak horretarako eskaera eginez gero. Aukera askeko irakasgaiak ikaslea matrikulatuta dagoen titulazioko hautazko irakasgaien multzokoak badira, aukera askeko irakasgaiak espedientean hautazko irakasgai gisa agertzeko eskaria egin dezake ikasleak. Aipatutako kreditu horiek onartzea ziklo bakoitzaren amaieran baino ezin da egin.

66.2. artikuluan, dioenean:

"Musika eta hizkuntzetako titulazio ofizialen kasuan, unibertsitatean sartu aurreko 5 urteetan lortutakoak izan ahal dira".

Esan behar du:

Musika, dantza eta hizkuntzetako titulazio ofizialen kasuan, unibertsitatean sartu aurreko 5 urteetan lortutakoak izan ahal dira".

Aipaturiko guztia kontuan hartuta, eta ekainaren 29ko 19/1988 Legeko 4.7. artikuluak dioena betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko Legea, 98/07/16ko EHAAn argitaratua), honakoa

EBATZI DUT:

Bakarra: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki hau, 2003ko uztailaren 03an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zena modu honetara aldatzen duena:

33.1. artikuluan, dioenean:

"Matrikula irailaren 17tik 30era egingo da, bi egunak barne.

Esan behar du:

Matrikula irailaren 17tik urriaren 3ra egingo da, bi egunak barne.

64.1. artikuluan, dioenean:

"Ikaslea matrikulatuta dagoen titulazioko hautazko irakasgai guztiak burutu ahal izango dira kredituak aukera askeko gisa konta daitezen, ikasturte horretarako onartu den irakaskuntza-eskaintzaren barruan egonez gero. Hautazko kredituen soberakinak aukera askekoekin kontatuko dira, ikasleak horretarako eskaera eginez gero. Aipatutako kreditu horiek onartzea ziklo bakoitzaren amaieran baino ezin da egin".

Esan behar du:

Ikaslea matrikulatuta dagoen titulazioko hautazko irakasgai guztiak burutu ahal izango dira kredituak aukera askeko gisa konta daitezen, ikasturte horretarako onartu den irakaskuntza-eskaintzaren barruan egonez gero. Hautazko kredituen soberakinak aukera askekoekin kontatuko dira, ikasleak horretarako eskaera eginez gero. Aukera askeko irakasgaiak ikaslea matrikulatuta dagoen titulazioko hautazko irakasgaien multzokoak badira, aukera askeko irakasgaiak espedientean hautazko irakasgai gisa agertzeko eskaria egin dezake ikasleak. Aipatutako kreditu horiek onartzea ziklo bakoitzaren amaieran baino ezin da egin.

66.2. artikuluan, dioenean:

"Musika eta hizkuntzetako titulazio ofizialen kasuan, unibertsitatean sartu aurreko 5 urteetan lortutakoak izan ahal dira".

Esan behar du:

Musika, dantza eta hizkuntzetako titulazio ofizialen kasuan, unibertsitatean sartu aurreko 5 urteetan lortutakoak izan ahal dira".

Leioa, 2003ko irailaren 22a.

Akademi Antolakuntzako Errektoreordea,

ENRIQUE AMEZUA SAN MARTÍN.


Azterketa dokumentala