Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2003ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5248

EDIKTUA, Susana Miguelez Gonzalez andreari Gizarteratze zuzendariak 2003ko uztailaren 16an emandako Ebazpena, 2/03 itzultze-espedienteari buruzkoa, jakinarazteko dena.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako Ebazpena, 2003ko uztailaren 16koa, ezin izan zaio Susana Miguelez Gonzalez andreari jakinarazi, beraz, ediktu hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak.

ITZULTZE-ESPEDIENTEAREN ZK.: 2/03
ESPEDIENTEA: B-2002-48-980

Aztertu da dagoeneko Susana Miguelez Gonzalez andreari ordaindutako diru-laguntza itzularaztea egoki den ala ez zehazteko helburua duen espedientea. Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen uztailaren 16ko 176/2002 Dekretuan xedatutakoaren babespean Gizarteratze zuzendariak emandako ebazpenez onartu zen diru-laguntza hori.

AURREKARIAK

Lehena: 2002ko irailaren 19an Susana Miguelez Gonzalez andreak diru-laguntza eskatu zuen seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen uztailaren 16ko 176/2002 Dekretuaren babespean.

Bigarrena: 2002ko abenduaren 10ean Susana Miguelez Gonzalez andreari 1.100 euro-ko diru-laguntza ematen zion ebazpena eman zen, eta ebazpen hori 2002ko abenduaren 19an jakinarazi zitzaion.

Hirugarrena: uztailaren 16ko 176/2002 Dekretuko 14. eta 15. artikuluekin bat etorriz, dagokion espedienteari hasiera emateko probidentzia eman zuen Gizarteratze zuzendariak 2003ko apirilaren 3an, 2002ko abenduaren 19ko ebazpenaz Susana Miguelez Gonzalez andreari emandako diru-laguntza itzularaztea egoki zen ala ez erabakitzeko, diruz lagundu daitekeen ekintza bera bi aldiz ordaindu baita, oker baten ondorioz bigarren espediente bat, B-2002-48-980 zenbakiduna, B-2002-48-1556 espedientearen baliokidea, bideratu eta ebatzi delako.

Laugarrena: 2003ko maiatzaren 19an EHAAn argitaratu zen iragarki baten bidez jakinarazi zitzaion Susana Miguelez Gonzalez andreari 2/03 zenbakiko itzultze-espedientea tramitatzen ari zela, eta 15 lan-eguneko epea eman zitzaion egoki ikusten zituen alegazioak aurkezteko.

Bosgarrena: aipatutako 15 lan-eguneko epea igarota, Susana Miguelez Gonzalez andreak ez du inolako alegaziorik aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehena: espediente hau ebazteko eskumena Gizarteratze zuzendariari dagokio, Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 16ko 176/2002 Dekretuko 15. artikuluan xedatutakoaren arabera (dekretu horrek seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen ditu).

Bigarrena: Eskatzaileak ez ditu betetzen 176/2002 Dekretuan xedatutako baldintzak, eta horregatik, dagokion itzultze-prozedura tramitatu eta gero emandako 15 lan-eguneko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe pasa denez, egoki da Susana Miguelez Gonzalez andreak hasiera batean jasotako diru-kopurua Euskadiko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko derrigortasuna ebaztea, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen uztailaren 16ko 176/2002 Dekretuko 15. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako diru-laguntzen berme eta itzultzeen araubide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 6981991 Dekretuan –aurrekontuen kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileen baldintzak, erregimenak eta betebeharrak ere ezartzen dituena– xedatutakoarekin bat etorriz.

Aipatutako lege-arauak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusirik, Gizarteratze zuzendariak ondokoa

EBATZI DU

I – Susana Miguelez Gonzalez andreak 2002ko abenduaren 10eko ebazpenaz diru-laguntza gisa jasotako 1.100 euro-ko diru-kopurua itzultzeko derrigortasuna duela adieraztea.

II – Lehen idatz-zatian aipatutako diru-kopurua bi hilabeteko gehienezko epean sartu beharko da ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita, Euskadiko Diruzaintza Nagusiaren izenean Laboral Kutxan 3035.0012.77.0120900367 zenbakiarekin irekitako Kontu Zentralean, sarrera egiterakoan diru-itzulera hori B-2002-48-980 espedienteari, eta 2/03 zenbakiko itzultze-espedienteari, dagokiela zehaztuz.

Ohartarazten da itzuleraren diru-sarrera goian aipatutako epean egin ezean, premiamendu bidez exekutatuko dela.

Jakinarazi bekio ebazpen hau interesdunari, eta jakinarazi, halaber, honek ez diola administrazio bideari amaierarik ematen, eta bere aurka badagoela gorako errekurtsoa aurkeztea Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Gizarteratze sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.

Ohartarazten da itzultzeko eskatzen diren diru-kopuruak itzultzea ez dela izango errekurtsoaren onargarritasunerako oinarri. Hala ere, errekurtsoa aurkezteak ez du ebazpen hau betetzeko beharra eteten, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 111. artikuluan xedatutakoaren arabera, hori dela eta, derrigorrezkoa da itzuli beharreko diru-kopuruak lehen aipatutako kontuan sartzea.

Susana Miguelez Gonzalez andreari jakinarazpena egiteko ematen da hau, bere egonlekua ezezaguna baita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 1a.

Gizarteratze zuzendaria,

MARIA MONTSERRAT REJADO CORCUERA.


Azterketa dokumentala