Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2003ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
5243

IRAGARKIA, "Bizkaiko Foru Liburutegia berritzeko eta handitzeko lanen zuzendaritzarako" aholkularitza eta laguntzari buruzkoa.

Herri Administrazioetako Kontratuen Legearen testu bateginaren ekainaren 16ko 2/2000 E.L.D.ren 78. artikulua betetzeko, aipatutako kontratua argitaratzen da.

1.– Esleipena ematen duena.

a) Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia.

b) Espedientea tramitatzen duena: Kontratazio Zerbitzua, Gran Via 25, Bilbao 48009, Telefonoa: 944067788; Faxa: 944067819.

c) Espediente-zenbakia: 2003/00085.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren azalpena: Bizkaiko Foru Liburutegia berritzeko eta handitzeko lanen zuzendaritza.

b) Zatien araberako banaketa eta kopurua: Ez.

c) Burutzeko tokia: Bizkaia.

d) Burutzapenaren epea edo emateko epea (hilabeteak): 38 hilabete.

3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko era.

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: 912.578,00 euro.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: 18.251,56 euro.

6.– Dokumentazioa eta informazioa jasotzea.

a) Lehen idatz-zatian ezarri den eta www.bizkaia.net web-orrian agertzen den tokian.

b) Dokumentuak eta informazioa jasotzeko azken eguna: eskaintzak jasotzeko azken eguna.

7.– Kontratistaren betekizun zehatzak. Ikus administrazio-klausula berezien eta preskripzio teknikoen pleguak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko urriaren 10eko hamabiak (12) arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula berezien eta preskripzio teknikoen pleguetan eskatzen dena.

c) Aurkezteko tokia: lehen idatz-zatian agertzen den toki berean.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi beharko dion epea: 3 hilabete.

e) Aldagaien onarpena: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzen irekiera.

a) Erakundea: Herri Administrazioaren Saila (eskaintzak irekitzeko aretoa).

b) Helbidea: Gran Via 25, beheko solairua.

c) Tokia: Bilbao.

d) Eguna: jakinaraziko da.

e) Ordua: hamarretan (10:00etan).

10.– Bestelako argibideak. Erabili beharreko esleipen-irizpideak administrazio-klausula berezien eta preskripzio teknikoen pleguetan agertzen dira.

11.– Iragarkiaren gastuak. Esleipendunaren pentzura izango dira iragarkia EAOn, EHAAn eta egunkarietan argitaratzeko gastuak.

12.– Iragarkia Europako Batasuneko Egunkari Ofizialera bidali den eguna: 2003ko abuztuaren 20a.

13.– Web-orria: www.bizkaia.net (Herri Administrazioko Saila).

Bilbao, 2003ko abuztuaren 20a.

Herri Administrazioaren Saileko

foru diputatua,

IÑAKI HIDALGO GONZALEZ.


Azterketa dokumentala