Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2003ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
5237

EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioaren gainean burututako 386/03 zk.ko Prozedura Arruntaren ondoriozkoa.

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: Prozedura Arrunta PZLb 386/02.

Parte demandatzailea: Zubier Ibérica S.L.

Parte demandatua: Iucal S.L.

Gaia: biltegiaren errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa.

Aipatu judizioan ebazpena eman da, zeina hauxe baita hitzez hitz:

EPATZE-ZEDULA

Epatzeko agintzen duen auzitegia: Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia.

Ebazpenaren gaia: goian aipatutakoa.

Nor epatzen den: parte demandatua denez Iucal S.L.

Epatzearen xedea: demandari erantzuteko, parte demandatu den judizioan —aipatutakoan— agertzea. Demandaren, erantsitako dokumentuen eta demanda onartzeko autoaren kopiak aurkezten dira.

Zein auzitegiren aurrean agertu behar duen: epaitegi honen egoitzan.

Agertzeko epea: epatze hau egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako hogei egun baliodunekoa.

LEGEZKO OHARTARAZPENAk

1.– Agertzen ez bazara, auzi-ihesian zaudela deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena eginda gero ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 496 eta 497 artikuluak).

2.– Abokatu batek lagundurik eta prokuradore baten bitartez agertu beharko da judizioan (PZLb-aren 23. eta 31. artikuluak).

4.– Demandan erreklamatutako kopuruak eta horien ordainketak egiterakoan zor direnak, demandari erantzuteko epea amaitu baino lehen, auzi-jartzaileari ordaintzen badizkiozu, auzitegian haren esku ixten badituzu (BBVA 4762 0000 04 0386/02 kontu-zenbakia) edo gauza bere notario bidez egiten baduzu, desahuzio-egintza bertan behera itxi daiteke (PZLb-ko 22.4 eta 440.3 artikuluak).

Durangon (Bizkaia), bi mila eta hiruko ekainaren hemeretzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Parte demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2003ko ekainaren 19ko Probidentziaren bitartez, ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du, epatze-eginbidea gauza dadin hain justu ere.

Durangon (Bizkaia), bi mila eta hiruko ekainaren hemeretzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala