Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2003ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
5235

EDIKTUA, desahuzio bat dela-eta burututako 942/02 zk.ko Hitzezko Judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gaia ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa (N11) zelarik, Construcciones y Contratas Valbuenaren kontra, Josefa Peña Martinezek eskaturik, Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegian burututako (PZLb) 942/02 Hitzezko Judizioaren prozeduran epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

136/03 ZENBAKIKO EPAIA

Zein epailek ematen duen: Elena Lopez Negrete.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hiruko ekainaren hamarra

Demandatzailea: Josefa Peña Martinez.

Abokatua: Aitor Quintana Corta

Prokuradorea: Francisco Javier Viguera Llano.

Demandatua: Construcciones y Contratas Valbuena S.L.

EPAITZA:

1.– Construcciones y Contratas Valbuena S.L. kontra, Josefa Peña Martinezen izenean eta ordez Viguera prokuradoreak sustatutako demanda onesten dut; eta ebazpen honen aurrekarietan jasotako finkaren gaineko errentamendu-kontratua amaitua dela deklarazten dut, eta delako finka hutsik uztera kondenatzen dut demandatua, legezko epearen barruan hala egiten ez badu kaleratua izango dela ohartaraziaz.

Errentak erreklamatzeko egintzari dagokionez demandatzaileak atzera egin duela kontsideratzen da.

2.– Baliatutako errentak erreklamatzeko egintza dela-eta prozesuan eragindako kostuak ordaindu beharra ezartzen zaio auzi-jartzaileari.

Ordainketak ez egiteagatik kontratua amaitzeko egintzaren ondorioz eragindako kostuak ezartzen zaizkio demandatuari.

Aurkatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb, 455 artikulua).

Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik pagatu beharreko errentak ordaindu izana egiaztatzen ez bada, ez da onartuko errekurtsoa aurkezteko idazkia (PZLren 449.1 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Judizioko gaia: ordainketak ez egiteagatiko N11 Desah.

Eta demandatu den Construcciones y Contratas Valbuena S.L.i behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko uztailaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala