Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2003ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
5224

EBAZPENA, 2003ko abuztuaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitateko Irakasle Titularra eta Unibertsitate-eskolako Irakasle Titularrak, izendatzeko dena.Plaza horietarako deialdia 2001ko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez egin zen (abenduaren 11ko "Estatuko Buletin Ofiziala).

Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan adierazitakoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2001ko azaroaren 26ko (abenduaren 11ko "Estatuko Buletin Ofiziala") Ebazpenaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko plazak betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 2003ko maiatzaren 27ko (ekainaren 21eko "Estatuko Buletin Ofiziala") Ebazpenaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.

Unibertsitateko Irakasle Titularra:

.– José Ignacio García Plazaola jauna, N.A.N.-zkia 16.282.051, jakintza-arloa: "Landare Fisiologia". Saila: Landare-Biologia eta Ekologia.

Unibertsitate-eskolako Irakasle Titularrak:

.– María Begoña Medel Bermejo andrea, N.A.N.-zkia 30.557.762, jakintza-arloa: "Irudigintza". Saila: Irudigintza.

.– Luis María Miera Zabalza jauna, N.A.N.-zkia 15.970.897, jakintza-arloa: "Finantza Ekonomía eta Kontabilitatea". Saila: Finantza Ekonomía II.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Leioa, 2003ko abuztuaren 20a.

ERREKTOREA.
E.E. (2000-6-14ko Ebazpena)
Akademi Antolakuntzako errektoreordea,
ENRIQUE AMEZUA SAN MARTÍN.

Azterketa dokumentala