Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2003ko irailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
5195

EBAZPENA, 2003ko abuztuaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendarirena. Honen bidez dei egiten zaie 219/03 zenbakiko Prozedura Laburtuan Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoan interesa izan lezaketenei. Errekurtso hori CCOO-Comisiones Obreras eskatuta, Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzietarako 1. Epaitegiak aurrera darama, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendari andrearen 2003ko apirilaren 14ko Ebazpenaren kontra, zeinaren bitartez Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendari andrearen 2002ko azaroaren 14ko Ebazpenaren kontra jarritako gora bidezko errekurtsoa ezetsi egiten baita.

CCOO-Comisiones Obrerasek goian azaldutako 219/03 zenbakiko Prozedura Laburtua Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa aurkeztuta; eta, Administratzioarekiko Auzien Eskumenari buruzko Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera, Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzietarako 1. Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak beren interes legitimoen defentsan, ager daitezela, egoki baderitzote. Horretarako, bederatzi eguneko epea dute ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2003ko abuztuaren 19a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCIA.


Azterketa dokumentala