Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2003ko irailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5191

AGINDUA, 2003ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Lanbide Heziketako zentro integralen sareko partaide ez diren ikastetxe pribatuen hornikuntzarako 2003. urteari dagozkion diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Gobernu Kontseiluak 1997ko apirilaren 22an onartu zuen Lanbide Heziketako Euskal Plana. Plan horrek Lanbide Heziketako ikastetxe publiko eta pribatuen sare bat ezartzea aurreikusten du, prestakuntzako eskaintza instituzionalak errazago iritsi daitezen beren helmugetara, langileak prestatzeko ahaleginak ahalik eta gehien bultzatzeko.

Nolanahi ere, ikastetxeen sare horrek ez ditu barne hartzen geroz eta gehiago aldatzen ari diren ekoizpen prozesu eta lan-merkatutik sortutako kualifikazio-beharrei aurre egiteko irakaskuntzak ematen dituzten institutu publiko eta pribatu guztiak.

Izan ere, LOGSEk Lanbide Heziketaren esparruan ezarritako berrikuntzak bi eremutan gauzatzen dira: batetik, Bigarren Hezkuntzako curriculumean sartzen den Oinarrizko Lanbide Heziketan, eta, bestetik, berriz, Berariazko Lanbide Heziketan; Berariazko Lanbide Heziketa Bigarren Hezkuntzako institutu publiko eta pribatuetan ematen diren erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan antolatuta dago.

Horrela, bada, Bigarren Hezkuntzako Institutuaren eredu berria lehengo Batxilergo Institutuaren eta Lanbide Heziketako Institutuaren sintesia da, eta heziketa-zikloen bidez bateratu egiten ditu Batxilergoko eskaintzak eta Lanbide Heziketakoak; horrela, LOGSEk ezarritako helburu bikoitza betetzen du: ikasleak Goi Mailako Lanbide Heziketarako eta Unibertsitateko ikasketetarako gaitzea.

Heziketa zikloen eskaintza planifikatzerakoan nagusi izan diren arau zuzentzaileak oso lotuta daude institutuen inguruko produkzioko beharrei, giza baliabide eta baliabide materialei eta ikasleen eskariei.

Nolanahi ere, heziketa-zikloak ezartzeak irakasleak eguneratzeko ahalegin handia eskatzen du, eta, horretaz gain, baliabide material eta didaktikoak berritzea, eta heziketa-zikloen tipologiarekin zerikusia duten ikastetxeetako ekipamenduak hobetzeko diru asko inbertitzea.

Abenduaren 27ko 8/2002 Legearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2003ko ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartu ziren. Eta aipatu diru-laguntzei aurre egiteko, aurrekontu horietan kreditu aski dago, hartarako zenbait kontu-sailetan banatua.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzkoa Legearen testu bateratua onartu zen. Aipatu legearen VI. tituluaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomiaren Herri-Administrazioaren eremuko diru-laguntzak arautzen dira. Eta Eusko Legebiltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoko 2003ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzeko abenduaren 27ko 8/2002 Legearekin bat etorriaz eta bai aipatu tituluarekin ere, eta Lanbide heziketako zuzendariak proposaturik,

Honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Ondokorako deialdia egiten da: Berariazko Lanbide Heziketan, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren IV. Tituluko 30. artikuluan araututako lanbide-arloak, zehazki, Lanbide Heziketako zentro integralen sarekoak ez diren ikastetxe pribatuek ematen dituzten lanbide-arloak emateko beharrezko ekipamenduaz hornitzeko (2001eko urtarrilaren 29ko Agindua, otsailaren 26ko EHAA).

2. artikulua.– Diru-laguntza horiek jaso ahal izango dituzte lehen aipatutako sareko partaide ez diren ikastetxe pribatuek ekipamendua eskuratzeko aurkeztutako proiektuek, hain zuzen, 2002/2003 ikasturtean itundutako heziketa-zikloei lotutakoek.

3. artikulua.– Diru-laguntza horiek jaso ahal izateko, ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

Agindu hau argitaratu aurreko lau urteetan hezkuntza-itunen arautegian aurreikusitako edozein arau-hausterengatik zigorrik jaso ez izatea.

Gizarte Segurantzako eta zerga-alorreko obligazioak ordainduta izatea eta hori egiaztatzea, hala ezartzen baitu irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrak. Dekretu horren bidez, hezkuntza-itunen erregelamendua eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak horretarako ezarritako araudia onartzen dira.

Diru-laguntzak ematea onartzeko eta hala badagokio ordaintzeko, bukatuta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen alorrean hasi eta tramitazioan dauden dirua itzultzeko edo zigortzeko jardunbideak.

4. artikulua.– Ekipamendurako diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako faktura konpultsatuen arabera finkatuko da.

Agindu honek ezarritako laguntzetarako, 2003ko ekitaldian, 463.628 euro izendatu dira, EAEko Aurrekontu Orokorretan ondorio horretarako ezarritako aurrekontuko partidaren kargura.

Artikulu honetan ezarritako zenbateko osoa ezin izango da gainditu, eta, aurkeztutako eskabideen zenbateko osoak kopuru hori gaindituz gero, dagokion hainbanaketa egingo da onartutakoen artean.

5. artikulua.– Era berean, diru-laguntzak esleitzeko, honako irizpide hauek aplikatuko dira:

Diru-laguntzaren xede den ekipamenduari dagokion heziketa-zikloa.

Gehienezko ekipamenduaren modulu bat du esleituta heziketa-ziklo bakoitzak, agindu honen I. eranskinean agertzen dena.

Heziketa-ziklo bakoitzerako eskatutako diru-laguntza ezin daiteke izan, inola ere, gehienezko ekipamenduaren modulutik gorakoa.

Artikulu honetan ezarritako irizpideak aplikatzearen ondorioz, deialdirako esleitutako zenbatekoaren bitartez ezin bazaie aurre egin laguntza guztiei, heziketa-ziklo bakoitzerako ezarritako gehienezko ekipamenduen moduluak era proportzionalena gutxituko dira.

6. artikulua.– Interesa duten zentroek, II. eranskinean zehaztu legez, aurkeztu beharko dituzte eskabideak, hain justu ere Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako zuzendariari.

Ikastetxea kokatuta dagoen lurralde historikoko Hezkuntza Ordezkaritzako Lanbide Heziketako unitateetan aurkeztu beharko dituzte, edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38/4 artikuluan aipatzen diren organoetako batean, betiere EHAAn agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan.

Eskabidearekin batean honako hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatzailearen NAN.

b) Zuzenbidez baliozkoa den dokumentazioa (fotokopia konpultsatua), zeinetan eskabide sinatzen duenak laguntza eskatzeko ahala duela jasoko baita.

c) Eskatutako ekipoak izan lezakeen erabilera, ezaugarri teknikoak etab, azaltzen dituen memoria, eta bai ekipoari dagokion kopia konpultsatua ere.

e) Ogasun eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak eguneratuta daudela egiaztatzen duen agiria.

2003. urtean egindako erosketen fakturen kopia konpultsatuak.

7. artikulua.– Eskabideak aztertzeko eta sailkatzeko, lanbide-familiarako egokitzapenaren arabera horniketaren ezaugarriak baloratzeko, eta diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko balorazio-batzorde bat osatuko da eta honakoak egongo dira bertan:

– Lanbide Heziketako zuzendaria; lehendakari gisa jardungo du.

– Lanbide Heziketako arduraduna.

– Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat. Idazkari jardungo du, eta hizpidea izango du, baina hautespiderik ez.

8. artikulua.– Balorazio-batzordeak ebazpen-proposamena Lanbide Heziketa eta Etengabeko Irakaskuntzako sailburuordeari igorriko dio. Proposamenean ikastetxe onuradunen zerrenda eta diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa azalduko dira; nolanahi ere zenbatekoa ez da 4. artikuluan ezarritako mugatik pasako.

9. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa eta deialdiaren azken emaitza EHAAn argitaratuko da, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Irakaskuntzako sailburuordearen Ebazpenaren bidez, 2003ko abenduaren 31 baino lehen.

10. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa osorik ordainduko da, 6. artikuluan aipatutako fakturak aurkeztu ondoren, diru-laguntza onartutakoan.

11. artikulua.– Diru-laguntzak kentzeko arrazoi izango da ikastetxe onuradunek agindu honetan ezarritako baldintzaren bat ez betetzea, edo emandako laguntza aurkeztutako proiektuan zehaztu ez ziren helburuetarako erabiltzea.

Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak diru-laguntzak benetan zertan erabiltzen diren egiaztatzeko eskubidea beretzat gordetzen du.

12. artikulua.– Diru-laguntza emateko baldintzak ez direla bete egiaztatzen bada, ikastetxeak jasotako diru-kopurua eta horri dagozkion legezko interesak eman beharko dizkio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari. Hori guztia Euskal Herriko Ogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legean, azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren bidez onartutako testu bateratuan, eta abenduaren 17ko 698/1991 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betez egingo da.

13. artikulua.– Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako eman litzaketen diru-laguntzekin, beti ere, horrela gainfinantzaketarik sortzen ez bada. Horrela izatekotan, beste diru-laguntza edo laguntza lortu dela jakinarazi beharko da. Gainfinantzaketarik gertatuz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa gehienezko mugaraino murriztuko da.

14. artikulua.– Agindu honen bidez araututako diru-laguntzen onuradunek, nolanahi ere, obligazio hauek bete beharko dituzte:

Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza onartu zaiela dioen jakinarazpena jaso eta hurrengo 15 eguneko epean pertsona/erakunde onuradunek ez badute berariaz eta idatziz diru-laguntzari uko egiten diotela jakinarazten, onartu egin dutela joko da.

Diru-laguntza eman den helburu zehatzerako erabiltzea.

Deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruz eskatzen zaien informazioa ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, deialdi honetako diru-laguntzei buruz euren funtzioak betetzen ari direnean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio, nahi izanez gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean. Bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bigarrena.– Agindu honek jardunbideko gaiei buruzko edozer arautu gabe utziz gero, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 29a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANGELEZ IZTUETA AZKUE

I. ERANSKINA

GEHIENEKO EKIPAMENDUKO MODULUAK

A TALDEA

LANBIDE-ARLOA	HEZIKETA-ZIKLOA

Administrazioa	Administrazioa eta finantzak

Administrazioa	Administrazio-kudeaketa

Administrazioa	Idazkaritza

Merkataritza eta Marketina	Merkataritza

Merkataritza eta Marketina	Nazioarteko merkataritza

Merkataritza eta Marketina	Merkataritza-kudeaketa eta Marketina

Merkataritza eta Marketina	Garraioaren kudeaketa

Merkataritza eta Marketina	Kontsumitzailearentzako zerbitzuak

Eraikuntza eta obra zibilak	Obrak eta planak burutzea

Ostalaritza eta turismoa	Bidaia-agentzia

Ostalaritza eta turismoa	Turismo-informazioa eta -merkaturatzea

Informatika	Informatika-sistemak administratzea

Informatika	Informatika-aplikazioak garatzea

Osasungintza	Erizaintzako laguntzak

Osasungintza	Osasungintzako dokumentazioa

Osasungintza	Farmazia

Gizarte- eta kultura-zerbitzuak	Gizarte- eta kultura-sustapena

Gizarte- eta kultura-zerbitzuak	Haur-hezkuntza

Gizarte- eta kultura-zerbitzuak	Gizarte-integrazioa

Gizarte- eta kultura-zerbitzuak	Zeinu-mintzairaren interpretazioa

B TALDEA	

LANBIDE-ARLOA	HEZIKETA-ZIKLOA

Gorputz- eta kirol-ekintzak	Gorputz- eta kirol-ekintzen animazioa

Gorputz- eta kirol-ekintzak	Landa-ingurunean gorputz- eta kirol-ekintzak

	gidatzea

Komunikazioa, irudia eta soinua	Irudi-laborategia

Komunikazioa, irudia eta soinua	Ikus-entzunezkoen, irratiaren eta ikuskizunen

	produkzioa

Komunikazioa, irudia eta soinua	Soinua

Eraikuntza eta obra zibilak	Hirigintza-proiektuak eta topografi lanak garatzea

Eraikuntza eta obra zibilak	Hirigintza-proiektuak eta topografi lanak garatzea

Eraikuntza eta obra zibilak	Hormigoizko lanak

Eraikuntza eta obra zibilak	Hormigoizko lanak

Elektrizitatea - Elektronika	Produktu elektronikoak garatzea

Elektrizitatea - Elektronika	Ekipo eta instalazio elektronikoak

Elektrizitatea - Elektronika	Kontsumorako ekipo elektronikoak

Elektrizitatea - Elektronika	Instalazio elektronikoak

Fabrikazio mekanikoa: produktua fabrikatu eta

garatzea	Proiektu mekanikoak garatzea

Ostalaritza eta turismoa	Ostatua

Ostalaritza eta turismoa	Pastelgintza eta okintza

Ostalaritza eta turismoa	Jatetxe eta tabernako zerbitzuak

Irudi pertsonala	Estetika

Irudi pertsonala	Dekoraziozko estetika pertsonala

Irudi pertsonala	Ile-apainketa

Elikagaien industriak	Elikagaien industria

Elikagaien industriak	Hiltegia eta harategi-urdaitegia.

Kimika	Ingurugiro-kimika

Osasungintza	Dietetika

Osasungintza	Aho eta hortzen higienea

Osasungintza	Diagnosi-irudiak

Osasungintza	Diagnosi klinikoen laborategia

Osasungintza	Ingurugiro-osasuna

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza	Jantzigintza

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza	Patroigintza

C TALDEA

LANBIDE-ARLOA	HEZIKETA-ZIKLOA

Nekazaritzako jarduerak	Nekazaritzako ustiategi intentsiboak

Nekazaritzako jarduerak	Nekazaritza eta abelazkuntzako enpresen

	antolakuntza eta kudeaketa

Nekazaritzako jarduerak	Natur eta paisaia-baliabideen antolaketa eta

	kudeaketa

Nekazaritzako jarduerak	Lorezaintza

Nekazaritzako jarduerak	Baso-lanak eta natur ingurunea zaintzeko lanak

Itsas- eta arrantza-jarduerak	Nabigazioa, arrantza eta itsas garraioa

Itsas- eta arrantza-jarduerak	Itsasontziko makinen eta instalazioen operazio,

	kontrol eta mantenimendua

Itsasoko eta arrantzako jarduerak	Akuikulturako lanak

Itsasoko eta arrantzako jarduerak	Arrantza eta itsas garraioa

Itsasoko eta arrantzako jarduerak	Akuikulturako produkzioa

Itsasoko eta arrantzako jarduerak	Itsasontzietako makina eta instalazioen kontrola

	eta ikuskapena

Arte grafikoak	Argitalpenen diseinua eta produkzioa

Komunikazioa, irudia eta soinua	Ikuskizunen eta ikus-entzunezkoen errealizazioa

Erakuntza eta obra zibilak	Eraikuntza-akaberak

Elektrizitatea - Elektronika	Erregulazio eta kontrol automatikorako sistemak

Elektrizitatea - Elektronika	Telekomunikazio- eta informatika-sistemak

Ostalaritza eta turismoa	Sukaldaritza

Ostalaritza eta turismoa	Jatetxeak

Elikagaien industriak	Barazki-, haragi- eta arrain-kontserbagintza

Elikagaien industriak	Olioak eta zukuak egitea

Elikagaien industriak	Ardoak eta beste edari batzuk egitea

Zurgintza eta altzarigintza	Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak

	garatzea

Zurgintza eta altzarigintza	Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta

	instalatzea

Ibilgailuen mantenimendua	Karrozeria

Ibilgailuen mantenimendua	Ibilgailuen elektromekanika

Produkziorako zerbitzuak eta mantenimendua	Eraikin- eta prozesu-instalazioak mantendu eta

	jartzea

Kimika	Analisia eta kontrola

Kimika	Prozesu kimikoaren industriak

Kimika	Laborategia

Kimika	Plastikoak eta kautxua eraldatzeko lanak

	

		

D TALDEA

LANBIDE-ARLOA	HEZIKETA.ZIKLOA

Nekazaritzako jarduerak	Abeltzaintzako ustiategiak

Arte grafikoak	Arte grafikoetako aurreinprimaketa

Arte grafikoak	Arte grafikoen industrietako produkzioa

Komunikazioa, irudia et soinua	Irudia

Fabrikazio mekanikoa: eraikuntza metalikoak	Eraikuntza metalikoak

Fabrikazio mekanikoa: eraikuntza metalikoak	Soldadura eta galdaragintza

Fabrikazio mekanikoa: produktuen fabrikazioa

eta garapena	Mekanizatua

Fabrikazio mekanikoa: produktuen fabrikazioa

eta garapena	Mekanizazio bidezko produkzioa

Zurgintza eta altzarigintza	Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazio industriala

Zurgintza eta altzairugintza	Zurgintzako eta altzairugintzako produkzioa

Ibilgailuen mantenimendua	Automozioa

Produkziorako zerbitzuak eta mantenimendua	Fluido-, bero- eta mantenimendu-instalazioen

	proiektuak garatzea

Produkziorako zerbitzuak eta mantenimendua	Instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa

	eta eroabideak

Produkziorako zerbitzuak eta mantenimendua	Ekipo industrialen mantenimendua

Produkziorako zerbitzuak eta mantenimendua	Hotz-, girotze- eta bero-instalazioak jarri eta

	mantentzea

Osasungintza	Erradioterapia

	

E TALDEA

LANBIDE-ARLOA	HEZIKETA-ZIKLOA

Arte grafikoak	Inprimaketa arte grafikoetan

Fabrikazio mekanikoa: produktuen fabrikazioa 	Galdaketa eta pulbimetalurgia bidezko

eta garapena	produkzioa

Kimika	Ore eta papergintzako prozesuetako industriak

Kimika	Ore eta papergintzako prozesuetako industriak

Kimika	Ore eta papergintzako prozesuetako industriak

Kimika	Plastikoak eta kautxua

HEZIKETA-ZIKLOA ZEIN 	GEHIENEZKO EKIPAMENDUAREN

TALDEKOA DEN	MODULUA

A	6.000 euro

B	9.000 euro

C	12.000 euro

D	20.000 euro

E	30.000 euro

II. ERANSKINA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala