Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2003ko irailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5027

LEHIAKETA. Iragarkia «Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta gaztetxoen elikatzeari buruzko 2003-2004 denboraldirako inkesta»lizitatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 52/2003-S

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta gaztetxoen elikatzeari buruzko 2003-2004 denboraldirako inkesta.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik hasita 2005eko otsailaren 28a arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 160.000,00 euro. 2003. urtea: 20.000 euro, 2004. urtea: 120.000 euro, 2005. urtea: 20.000 euro.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 78.

e) Faxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: Goian aipatutako lekuan jaso ahal izango dira eskabideak, doan, aurkezteko dagoen azken eguna arte.

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak. www.ej-gv.net.

7.– Kontratistaren betebeharrak. L Taldea, 3 Azpitaldea, A Kategoria.

Aurrekoa osatzeko, giza eta material (lokalak, telefonoak, ordenagailuak, posta elektronikoa) baliabideen zerrenda gaineratu behar da; bertan, profesionalen curriculuma erantsi behar da eta, bereziki, enpresak proiektuaren arduradun izendatuko duenarena. Landa-buruek diplomaturako titulazioa izan behar dute eta inkestagileek, berriz, LH IIkoa, hobe dietetika eta nutrizioaren inguruko prestakuntza badute; ahoz zein idatziz euskara dakien inkestagile kopuru nahikoa izan behar da, eskatzen duenari inkestak euskaraz eskaintzearren.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko irailaren 26a, 14:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2003ko urriaren 3a.

e) Ordua: 11:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abuztuaren 14a.

Kontratazio Mahaiko idazkaria,

PABLO VILLA BERASALUCE.


Azterketa dokumentala