Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2003ko irailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
5022

EDIKTUA, ondasun baten jabetza izateko akzio erreala dela-eta burututako 175/02 zk.ko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: Prozedura Arrunta PZLb 175/02.

Demandatzailea: Santiago Larrinaga Achaval, María Teresa Iturraran Uscola, Baldomera Cortabitarte Achaval, Ana Teresa Erquiaga Iturraran, Miren Agate Erquiaga Iturraran eta Angel Aitor Larrinaga Cortabitarte.

Abokatua: Ricardo Amutio Aberasturi, Ricardo Amutio Aberasturi, Ricardo Amutio Aberasturi, Ricardo Amutio Aberasturi, Ricardo Amutio Aberasturi eta Ricardo Amutio Aberasturi.

Prokuradorea: Carlos Muniategui Landa, Carlos Muniategui Landa, Carlos Muniategui Landa, Carlos Muniategui Landa, Carlos Muniategui Landa eta Carlos Muniategui Landa.

Demandatua: Jose Andres Goitiandia Gaviola.

Gaia: ondasun baten jabetza izateko akzio erreala.

Aipatu judizioan epaia eta argitzeko autoa eman dira, hurrenez hurren 2003ko martxoaren 26koa eta 2003ko apirilaren 10ekoa, eta honako hauek dira euren epaitza eta xedapenezko zatia:

2003.03.26KO EPAIAREN EPAITZA

Baldomera Cortabitarteren Achavalen, Santiago Larrinaga Achavalen, Angel Aitor Larrinaga Cortabitarteren, María Teresa Iturraran Uscolaren, Miren Agaterten eta Teresa Erquiaga Iturraranen izenean eta ordez Muniategui prokuradoreak aurkeztutako demanda onetsi egiten dut. Jose Andres Goitiandia Gaviolaren kontra eta ezkonduta balego bere emaztearen kontra eta zelan eta litekeena den biak era hilda izatea, euren legatudun jaraunsleen kontra eta euren bien jaraunspen jasogabearen kontra eta ondoren zehaztutako etxearen barrundegietariko baten edo denen gainean eskubideren bat duten, usten duten edo nahi dutenen kontra aurkeztu zen aipatu demanda. Direlako ondasunak: Lekeitioko Trinitate kaleko 7. etxearen (lehen 9.ena) barrundegiak. Eta hala egin behar-eta ondoko argibideak eman behar ditut:

1.– Baldomera Cortabitarte Achavalek, Santiago Larrinaga Achavalekin ondasunen foru-komunikazioko erregimenean ezkonduak, ezohiko eskurapen-preskripzioarekin berez eta lehenagoko titularren kausaren ondorioz, komunikatuko izaeraz ondorengoen jabetza osoa eskuratu du: Lekeitioko Trinitate kaleko 7. zk.ko (lehen 9. zk.) etzeko beheko solairuan merkataritzako lokal bat (1 zk.koo elementua), etxearen guztizkoaren %20ko partaidetza-kuotarekin, eta Lekeitioko Trinitate kaleko 7. zk.ko (lehen 9. zk.) lehen pisuko (2 zk.ko elementua), etxearen guztizkoaren %25eko partaidetza-kuotarekin.

2.– Ezohiko eskurapen-preskripzioarekin eta lehengo titularrengatiko kausaren ondorioz, Angel Aitor Larrinaga Cortabitartek ondokoa eskuratu du: Lekeitioko Trinitate kaleko 7. zk.ko (lehen 9. zk.) bigarren pisuko etxebizitzaren jabetza osoa, higiezinaren guztizkoaren %25eko partaidetza-kuotarekin.

3.– Ezohiko eskurapen-preskripzioarekin eta lehengo titularrengatiko kausaren ondorioz, Maria Teresa Iturraran Uscola Cortabitartek eskuratu egin ditu zatitu gabeko erdi baten jabetza osoa eta gainontzeko erdiaren gozamen biziartekoa; ezohiko preskripzioarengatik eta lehenengo titularrengatiko kausaren ondorioz eta izaera pribatiboz, Miren Agate Erquiaga Iturraranek zatitu gabeko laurden baten jabetza soila eskuratu du; ezohiko preskripzioarengatik eta lehenengo titularrengatiko kausaren ondorioz, Ana Teresa Erquiaga Iturrarenak ondorengo etxebizitzaren laurdena den zatitu gabeko jabetza soila eskuratu du: Lekeitioko Trinitate kaleko 7. zk.ko (lehen 9. zk.) etxeko hirugarren pisuko (4 zk.ko elementuak) etxebizitza, etxearen guztizkoaren %25eko partaidetza-kuotarekin; ezohiko preskripzioarengatik eta lehenengo titularrengatiko kausaren ondorioz, Maria Teresa Iturraran Uscolak, zatitu gabeko erdi baten jabetza osoa eta beste erdiaren gozamen biziartekoa eskuratu ditu; ezohiko preskripzioarengatik eta lehenengo titularrengatiko kausaren ondorioz, Miren Agate Erquiaga Iturraranek, zatitu gabeko laurden baten jabetza soila eskuratu du; eta ezohiko preskripzioarengatik eta lehenengo titularrengatiko kausaren ondorioz, Ana Teresa Erquiaga Iturraranek ondorengoaren jabetza soila eskuratu du: estalpeko beheko solairuko ganbararen zatitu gabeko laurden batena, Lekeitioko Trinitate kaleko 7. zk.ko (lehen 9. zk.) etxearen guztizkoaren %5eko partaidetzarekin.

2001eko urtarrilaren 30ean, Francisco Javier González López notarioaren aurrean emandako eskriturarekin, zehazki, protokoloko 38 zenbakia duenarekin bat etorriaz.

4.– Trinitate kaleko 9. zk.ko (gaur egun 7. zk.) etxeari eta bere barrundegiei, hain justu ere Markina-Xemeingo Jabetza-Erregistroan jasotakoei dagokienez (243 folioa, 429 zk.ko finka) honako hau erabaki da: Lekeitioko Francisco Javier González López notarioaren aurrean, 01.01.30ean, protokoloko 28 zenbakiarekin, emandako eskrituran jasotako deskribapenarekin jaso daitezen eta eskritura horretan jasotako komunitate-arauak inskriba daitezen, Markina-Xemeingo Jabetza-Erregistratzaileari agindua ematea.

5.– Trinitate kaleko 9. zk.ko (gaur egun 7. zk.) etxearen barrundegiak eta elementuak inskriba ditzan, Markina-Xemeningo Jabetza-Erregistroari agindua ematea, hain zuzen ere 1., 2. eta 3. idatz-zatietan zehaztutako lagunen alde, betiere jabetza soil, gozamen eta jabetza osoko proportzioetan eta euretan zehaztutako komunikatuari eta pribatiboari dagozkien ezaugarriekin, izan ere, Lekeitioko Francisco Javier González López notarioaren aurrean, 01.01.30ean, protokoloko 38 zenbakiarekin, emandako eskrituratik esandako hori ondorioztatzen baita.

Gorago zehaztutako deklarazioak onartu eta betetzera kondenatzen ditut demandatuak.

Kostuei dagokienez, prozeduraren zirkunstantziak direla-eta, ez da bidezkoa euren gaineko erabaki berariazkorik hartzea.

Epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, betiere epai hau jakinarazi eta hurrengo egunetik harako 5 eguneko epearen barruan.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitarapena: gaur ema, irakurri eta argitaratua, eta nik horren fede ematen dut.

Aipatu artikuluak eta oro har aplika daitezkeen gainontzekoak ikusita, honako hau,

XEDATU DUT:

175/02 zk.ko Prozedura Arruntaren autoen barruan, 03.03.26ko Epaiaren Epaitza argitzea, honako hau zehaztuaz:

Epaitzaren 3. puntuan, María Teresa Iturraran Uscola Cortabitarte esaten den lekuan María Teresa Iturraran Uscola esan behar da.

« ….Lekeitioko Trinidade kaleko 7. zk.ko (lehen 9. zk.) etxearen guztizkoaren 5»5eko partaidetza-kuotarekin; eta ezohiko preskripzioarengatik eta lehenengo titularrengatiko kausaren ondorioz, Maria Teresa Iturraran Uscola Cortabitartek eskuratu egin ditu zatitu gabeko erdi baten jabetza osoa eta gainontzeko erdiaren gozamen biziartekoa; eta ezohiko preskripzioarengatik eta lehenengo titularrengatiko kausaren ondorioz, Miren Agate Erquiaga Iturraranek zatitu gabeko laurden baten jabetza soila eskuratu du; eta ezohiko preskripzioarengatik eta lehenengo titularrengatiko kausaren ondorioz, Ana Teresa Erquiaga Iturraranek ondorengoaren jabetza soila eskuratu du: estalpeko beheko solairuko ganbararen zatitu gabeko laurden batena, Lekeitioko Trinitate kaleko 7. zk.ko (lehen 9. zk.) etxearen guztizkoaren %5eko partaidetzarekin.

2001eko urtarrilaren 30ean, Francisco Javier González López notarioaren aurrean emandako eskriturarekin, zehazki, protokoloko 38 zenbakia duenarekin bat etorriaz.

4.– Trinitate kaleko 9. zk.ko (gaur egun 7. zk.) etxeari eta bere barrundegiei, hain justu ere Markina-Xemeingo Jabetza-Erregistroan jasotakoei dagokienez (243 folioa, 429 zk.ko finka) honako hau erabaki da: Lekeitioko Francisco Javier González López notarioaren aurrean, 01.01.30ean, protokoloko 28 zenbakiarekin, emandako eskrituran jasotako deskribapenarekin jaso daitezen eta eskritura horretan jasotako komunitate-arauak inskriba daitezen, Markina-Xemeingo Jabetza-Erregistratzaileari agindua ematea.

5.– Trinitate kaleko 9. zk.ko (gaur egun 7. zk.) etxearen barrundegiak eta elementuak inskriba ditzan, Markina-Xemeningo Jabetza-Erregistroari agindua ematea, hain zuzen ere 1., 2. eta 3. idatz-zatietan zehaztutako lagunen alde, betiere jabetza soil, gozamen eta jabetza osoko proportzioetan eta euretan zehaztutako komunikatuari eta pribatiboari dagozkien ezaugarriekin, izan ere, Lekeitioko Francisco Javier González López notarioaren aurrean, 01.01.30ean, protokoloko 38 zenbakiarekin, emandako eskrituratik esandako hori ondorioztatzen baita.

Gorago zehaztutako deklarazioak onartu eta betetzera kondenatzen ditut demandatuak.»

Errakuntza edo omisiorik ez dagonez gero, ez da bidezkoa bigarren argitze interesatua, izan ere, auzi-jartzaileak demanda-idazkiko eskaera egiaztatzen badu, ikusiko du eze, aldatzea eskatzen den epaiaren epaitzan zehaztutakoarekin bat datorrela hitzez hitz.

Ebazpen honen kontra ezin daiteke aurkeztu inolako errekurtsorik.

Eta halaxe erabaki, agindu eta sinatzen dut nik, María Fernanda Lorite Chicharrok, Gernika-Lumoko eta bere barrutiko Lehen Auzaildiko 2 zk.ko Eapitegi epaile naizenak.

Demandatua den Jose Andres Goitiandia Gaviolaren eta beste batzuen gaur egungo helbideak ezezagunak direnez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-iheslari den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testua interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala