Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2003ko irailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
5018

AGINDUA, 2003ko irailaren 3koa, Kultura sailburuarena, komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko diru laguntzak emateko modua arautzen duena.

Eusko Legebiltzarrak onarturiko azaroaren 24ko 10/1982 Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko Oinarrizko Legearen 22. artikulua dela medio, giza komunikabideetako albisteak euskaraz eta gazteleraz jasotzeko eskubidea aitortzen zaie herritar guztiei; horretarako Eusko Jaurlaritzak beharrezko izan daitezen neurriak hartu beharko ditu. Aitortutako eskubide hori bermatzeko, aipaturiko legearen 22. eta 25. artikuluetan zehazten da, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak neurriak hartuko dituela euskara gizarte-adierazpideetan gero eta gehiago agertzeko.

Hori horrela, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Helburua.

1.– Agindu honen xedea komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko diru laguntzak emateko modua arautzea da.

2.– Horretarako, guztira hiru mila zazpiehun eta laurogeita zazpi mila seiehun eta laurogeita hamairu (3.787.693,00) euro banatuko dira diru laguntzetarako; halere, zenbateko hori handitu ahal izango da xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

2. artikulua.– Diru laguntza-onuradunak.

1.– Agindu honetan ezarritako diru laguntzak eskatu eta jaso ahal izango dituzte euskarazko irrati eta herri-telebisten kasuan pertsona juridiko publikoek nahiz pribatuek eta gainerako modalitateetan pertsona juridiko pribatuek bakarrik; beti ere, beharrezko lege-nortasuna izan beharko dute denek eta osorik edo zati batean euskaraz jardun.

2.– Agindu honen ondorioetarako aipatutako komunikabideek honako ezaugarriok bete beharko dituzte:

a) Egunkariek eta aldizkariek jarraian eta etengabe izen berberarekin argitaratzea, batetik, eta, bestetik, aleek numerazio jakin bati jarraitzea edo, argitalpenen kasuan, data jarrita izatea.

b) Euskarazko irrati-enpresek, urtean zehar, astean, gutxienez 25 orduz euskarazko saioak emititzea.

c) Euskarazko herri-telebistek, urtean zehar, astean, gutxienez 10 orduz euskarazko saioak emititzea.

3.– Diru laguntzak esleitzeko edo, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko diru laguntza edo laguntzak direla eta, zehatzeko edo zenbatekoren bat itzultzeko hasitako inolako prozesutan ez egotea.

3. artikulua.– Bazterketak.

1.– Hona diru laguntza horiez baliatu ezin daitezkeen argitalpenak:

a) Merkataritza-entitateenak, beren kapitalean herri-administrazio batek edo gehiagok badute partaidetza handiena.

b) Alderdi politiko, hauteskundeetarako koalizio, sindikatu, giza mugimendu, gobernuz kanpoko erakunde nahiz elkargoenak.

c) Elkarte, fundazio zein antzeko erakundeek beren bazkideentzat soil-soilik eginikoak.

d) Glotodidaktika eta psikopedagogia edo hezkuntza arlokoak.

e) Eskoletako aldizkariak.

f) Kultur berripaperak, ikuskizun-gidak, denborapasakoak eta antzekoak.

g) Mota guztietako konfidentzialak, harpidetza bitartez nahiz kioskoan saldutakoak edo formato elektronikoan zabaldutakoak.

h) Informazio orokorrekoak edota gai anitzeko informaziokoak ez diren toki aldizkariak.

2.– Hona diru laguntza horiez baliatu ezin daitezkeen irrati eta telebistak:

a) Eskoletako irrati eta telebistak.

b) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako proiektu direnak.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko erakunde mailako administrazioa osatzen duten entitateen proiektuak.

d) Bideo komunitarioko emanaldiak.

e) Alderdi politiko, hauteskundeetarako koalizio, sindikatu, nahiz elkargoenak.

4. artikulua.– Gogoan hartuko diren jardun-motak eta diru-baliabideak.

1.– Lagunduko diren jardun- edo egitasmo-motak hauek dira:

a) A multzoa: Eguneroko prentsa:

A.1 multzoa: euskararen esparru geografiko osoko argitalpenak. Hots: tiradaren %25etik gora, gutxienez, argitalpena kaleratzen den lurraldetik at banatzen dutenak.

A.2 multzoa: Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko prentsa. Hots: herri, udalerri edota eskualdeko prentsa, tiradaren %75 edo gehiago argitaratzen den lurraldean bertan banatzen dutenak.

A.3 multzoa: euskararen presentzia esanguratsua ziurtatzen duten erdal egunkariak.

b) B multzoa: Bestelako maiztasunezko argitalpenak:

B.1 multzoa: Informazio orokorreko aldizkariak. Euskararen esparru geografiko osoko argitalpenak; hots: tiradaren %25 gutxienez argitalpena kaleratzen den lurraldetik at banatzen dutenak.

B.2 multzoa: Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko argitalpenak. Hots: Herri, udalerri edota eskualdeko prentsa, tiradaren %75 edo gehiago argitaratzen den lurraldean bertan banatzen duena.

B.3. multzoa: Zientzia arloko, pentsamendu- eta zabalkunde-aldizkariak, Euskal Autonomina Erkidegoaz kanpoko euskal komunitatei zuzendutako euskarazko argitalpenak.

B.4. multzoa: haur eta gazte aldizkariak.

c) C multzoa: Euskarazko irratiak.

d) D multzoa: Euskarazko toki-telebistak.

e) E multzoa: Euskarazko on-line argitalpenak.

2.– Diru-baliabideak:

a) A multzoa: eguneroko prentsa: 1.700.000,00 euro.

b) B multzoa: Bestelako maiztasunezko argitalpenak: 1.630.000 euro.

c) C multzoa: Euskarazko irratiak: 244.693,00 euro.

d) D multzoa: Euskarazko toki-telebistak: 131.000,00 euro.

e) E multzoa: Argitalpenak on-line: 82.000,00 euro.

3.– Multzoren batean edo batzuetan diru-soberakinik izanez gero, deialdiaren beste multzoetan banatu ahal izango da, Balorazio batzordeak beharra non dagoen azterturik; beti ere, esleipen-ebazpenik eman ez bada.

5.artikulua.– Proiektuak gauzatzeko epea.

Multzo guztietako proiektuak 2003ko ekitaldian hasi eta bukatu beharko dira.

6.artikulua.– Emateko prozedura.

Agindu honetan ezarritako diru laguntzak, A eta B multzoei dagokienez, horretarako dagoen partidaren aurrekontuaren erdia (%50) autofinantzaketa mailaren arabera banatuko da. Beste erdia banatzeko, aurkeztutako eskabideak alderatu egingo dira 11. artikuluan ezarritako irizpideak kontuan hartuta.

C, D eta E multzoei dagokienez, agindu honetan ezarritako diru laguntzak lehiaketa bidez emango dira. Hori horrela, aurkeztutako eskabideak alderatu egingo dira 11. artikuluan ezarritako irizpideak kontuan hartuta.

7.artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Agindu honen babesean eskabideak aurkezteko epea agindua argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera hilabetekoa izango da.

2.– Eskabideak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta, deialdiko I. eranskineko dokumentazioarekin batera, ondoren adierazitako helbideetan aurkeztuko dira zuzenean edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Hona helbideak:

Eusko Jaurlaritza

Kultura Saila

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Euskara Sustatzeko Zuzendaritza

Donostia kalea, 1

01010 Gasteiz

Bizkaiko Kultura Lurralde Zerbitzua

Kale Nagusia kalea, 13

48011 Bilbao

Gipuzkoako Kultura Lurralde Zerbitzua

Andia kalea, 13

20008 Donostia

8. artikulua.– Diru laguntzen organo kudeatzailea.

Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen ondoriozko kudeaketa-lanak egitea.

9. artikulua.– Aurkeztutako eskabidean egindako akatsen zuzenketa.

Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerren bat badela edo agiriren bat falta dela ikusten badu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak, 10 egun emango dizkio eskatzaileari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, interesdunak eskaeran atzera egin duela ulertuko da, beti ere dagokion ebazpena eman beharko dela.

10. artikulua.– Baldintzak.

1.– Baldintza orokorrak.

1.1.– Autofinantzaketa gutxienik %35ekoa izatea, hau da diru-sarrera propioak, herri-erakundeen diru-ekarpenak kanpo utzita, kostu osoarekiko portzentaje horretara iristea gutxienez.

1.2.– 30.000,00 euroko edo gehiagoko gastu-aurrekontua dutenek hiru hilabeteko antzinatasuna frogatu beharko dute eta 30.000,00 eurotik beherakoek sei hilabetekoa, eskabideak egiteko epea amaitzen denerako.

1.3.– Euskararen esparru geografiko osoko argitalpenek, hau da, tiradaren %25 edo gehiago argitalpena kaleratzen den lurraldetik at banatzen dutenek hiru urtetara begira egindako bideragarritasun azterketa aurkeztu beharko dute. Honen arabera, egitasmoa bideragarria dela eta euskararen sustapenean eraginkorra ikusiko balitz eta Balorazio batzordeak horrela joko balu, 1.2 puntuko baldintza betetzetik salbuetsia izan liteke.

1.4.– Agindu honen babesean aurkezten diren egitasmoek giza eskubideak errespetatu, bizikidetzaren gizalegezko balioak sustatu; adierazpen eta informazio askatasunaren oinarrizko eskubidea errespetatu, betiere nork bere deontologiako arauak beteaz; eta informazio egiazko eta objektiboa eman egin behar dute, pluraltasun politikoa bultzatzeko eta politika, gizarte eta kultur kolektiboen aukera-berdintasuna bermatzeko. Horrezaz gain, gazteria eta haurreria babestu eta sustatzea, hizkera sexistarik ez erabiltzea eta gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez egitea bermatu behar dute.

2.– Paperez egindako argitalpenetarako baldintza bereziak.

2.1.– Euskara hutsean izatea, A3 multzokoak izan ezik.

2.2.– Legezko gordailua eta ISSN delako zenbakia izendatuta izatea edo, besterik ezean, izendatzeko eskabidea(k) tramitatuta izatea.

2.3.– Banaketa sistema gardena eta agerikoa izatea. Administrazioarentzat eta herritarrentzat: prezioa azalean jartzea eta harpidetza sistemaren bat erabiltzen denean argi adieraztea ale bakoitzean.

2.4.– Gutxieneko maiztasuna:

2.4.1.– A multzokoak :astean 4 aldiz.

2.4.2.– B1 multzokoak: urtean 48 ale.

2.4.3.– B2 multzokoak: urtean 11 ale.

2.4.4.– B3 multzokoak: urtean 4 ale.

2.4.5.– B4 multzokoak: urtean 6 ale.

2.5.– Orrialde-kopurua:

2.5.1.– A1 eta A3 multzokoak :tabloide formatuko 28 orrialde.

2.5.2.– A2 multzokoak: tabloide formatuko 2 orrialde.

2.5.3.– B1 multzokoak: DIN A4 formatuko 20 orrialde.

2.5.4.– B2 multzokoak: DIN A4 formatuko 20 orrialde.

2.5.5.– B3 multzokoak: DIN A4 formatuko 48 orrialde.

2.5.6.– B4 multzokoak: DIN A4 formatuko 25 orrialde.

Goian aipatutako kopuruak onartuko dira edo bestela, beste formatu bateko orrialde-kopuru baliokideak.

3.– Euskarazko irrati eta herri-telebistetarako baldintza bereziak.

3.1.– Euskarazko irratien kasuan, urtean zehar, astean, gutxienez 25 orduz euskarazko saioak emititzea.

3.2.– Euskarazko herri-telebisten kasuan, urtean zehar, astean, gutxienez 10 orduz euskarazko saioak emititzea.

3.3.– Euskarazko herri-telebisten kasuan, 2002ko Aginduaren babesean diruz lagunduak izan ziren bi urtetarako egitasmoek ez dute 2003an sartzerik izango. Dena dela, programazioa osatzeari begira, beste egitasmo berri batzuk aurkeztuz gero, hauek kontuan har litezke.

4.– Gaztelerazko prentsa idatzian euskararen presentzia areagotzeko ekimenak bultzatzeko egitasmoetarako baldintza bereziak.

4.1.– Prentsa argitaratzen den lurraldeari dagokion euskaldunen kopuruaren proportzioan oinarritutako indizearen arabera, gutxienik, euskaraz argitaratua izatea. Indize hori finkatzeko, argitaratutako azken errolda hartuko da kontuan. Argitalpenari dagokion esparruan erroldak ematen duen portzentajearen %60a izango da, gutxienez, aplikatu beharreko portzentajea.

4.2.– Gaien trataera: euskaraz argitaratutako berriak eguneko gai nagusiei buruzkoak ere izan behar dira.

4.3.– Titularren trataera: zenbait berri gazteleraz egon arren, horien titularrak euskaraz izatea.

5.– Nolanahi ere, haur eta gazte-aldizkarien kasuan, ikusirik beharrizana zein handia den eta eskaintza zein laburra, hauei dagozkien baldintza bereziak bete ez arren, proiektua bereziki erakargarritzat joko balu Balorazio batzordeak, baldintza horiek betetzetik salbuetsia izan liteke.

11. artikulua.– Diru laguntzak emateko mugak eta irizpideak.

1.– Muga eta irizpide orokorrak.

1.1.– Agindu honek ezartzen dituen diru laguntzak bateragarriak dira edozein erakunde publiko zein pribatuk xede berberaz eman ditzakeenekin, beti ere, agindu honen bidez lagundutako egitasmoak gainfinantzaketarik ez badu. Gainfinantzaketarik gertatuz gero, diru laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da lagundutako egitarauaren aurrekontu-gastu osoari dagokion gehieneko kopurura ekarri arte. Diru laguntza kopurura esleitzerakoan, kontuan hartuko da egitasmoak duen defizita.

1.2.– Erakunde publikoek emaniko diru laguntza ezingo da izan, inola ere, gastu-aurrekontuaren %65 baino handiagoa eta Eusko Jaurlaritzak proiektu baterako emango duen diru laguntza, gehienez ere, aurkeztutako aurrekontuaren %50 izango da diru laguntza arrunten kasuan. Aurkezturiko programak, proiektuak edo jarduerak Balorazio batzordearen iritziz aparteko onura edo eragin berezia badakarkio euskararen normalizazioari, aurreko puntuan ezarritako muga gainditu ahal izango du Kultura Sailak bai eta, Balorazio batzordeak hala proposatuz gero, aurkeztutako aurrekontuaren %65 finantzatu ere, gehienez. Horrelako kasuetan, Kultura Sailak eta diruz lagundutako programa, proiektua edo jarduera garatuko duen entitateak hitzarmena izenpetu beharko dute, bertan bi alderdion eskubideak eta betebeharrak zehatz-mehatz jaso beharko direlarik.

1.3.– A eta B multzoei dagokionez, irizpide bakoitza ezarri ostean, gainfinantzaketarik dagoen edota gehienezko kopurua gainditzen den egiaztatuko da hurrengo irizpidea ezarri aurretik.

2.– Muga eta irizpide bereziak

2.1. A multzoa (A1, A2 eta A3 azpimultzoak):

Multzoari dagokion diru partidaren %50 aurkeztutako aurrekontuaren arabera banatuko da, beti ere honako mugak kontuan harturik.

2.1.1.– Mugak:

2.1.1.1.– 30.000,00 euro arteko gastu-aurrekontua duten proiektuek gehienez kostuaren %50 jasoko dute diru laguntza gisa.

2.1.1.2.– 30.000,00 eurotik 150.000,00 euro arteko gastu-aurrekontua duten proiektuek gehienez kostuaren %40 jasoko dute diru laguntza gisa.

2.1.1.3.– 150.000,00 eurotik gorako gastu-aurrekontua duten proiektuek gehienez kostuaren %30 jasoko dute diru laguntza gisa.

Multzoari dagokion diru partidaren beste %50 irizpide hauen arabera banatuko da:

2.1.2.– Irizpideak:

2.1.2.1.– Zabalkundea: tiradaren ale kopurua eta zabaltzeko era.

2.1.2.2.– Bideragarritasun-plana;

2.1.2.3.–Autofinantzaketa handitzeko ekimenak; azken hiru urteetako autofinantzaketaren bilakaera

2.1.2.4.– Harpidetzak gehitzeko egitarauak;

2.1.2.5.– Egunkariaren inguruko produktu berriak;

2.1.2.6.– Irakurle berriak irabazteko proposamenak;

2.1.2.7.– Inbertsio berrietarako aurreikuspenak eta bestelako proposamenak.

2.2.– B multzoa:

2.2.1.– B1 eta B3 azpimultzoak:

Multzo bakoitzari dagokion diru partidaren %50 banatuko da aurkeztutako aurrekontuaren arabera, beti ere honako mugak kontuan harturik.

2.2.1.1.– Mugak:

2.2.1.1.1.– 30.000,00 euro arteko gastu-aurrekontua duten proiektuek gehienez kostuaren %50 jasoko dute diru laguntza gisa.

2.2.1.1.2.– 30.000,00 eurotik 150.000,00 euro arteko gastu-aurrekontua duten proiektuek gehienez kostuaren %40 jasoko dute diru laguntza gisa.

2.2.1.1.3.– 150.000,00 eurotik gorako gastu-aurrekontua duten proiektuek gehienez kostuaren %30 jasoko dute diru laguntza gisa.

Multzoari dagokion diru partidaren beste %50 era honetara:

a. %50 autofinantzaketa mailaren arabera.

b. %50 irizpide berezien arabera.

2.2.1.2.– Irizpideak:

2.2.1.2.1. Bideragarritasun-plana

2.2.1.2.2. Zabalkundea: tiradaren ale kopurua eta zabaltzeko era.

2.2.1.2.3. Argitalpenaren maiztasuna

2.2.1.2.4. Autofinantzaketa handitzeko ekimenak

2.2.1.2.5. Aldizkariaren inguruko produktu berriak;

2.2.1.2.6. Inbertsio berrietarako aurreikuspenak;

2.2.1.2.7. Orrialde-kopurua eta orrialde-kostua;

2.2.1.2.8. Grafikoen, argazkien zein koloreen erabilera eta

2.2.1.2.9. Bestelako proposamenak.

2.2.2.– B2 azpimultzoa (tokiko albisteak lantzen dituzten argitalpenak):

Multzoari dagokion diru partidaren %50 banatuko da aurkeztutako aurrekontuaren arabera, beti ere honako mugak kontuan harturik.

2.2.2.1.– Mugak:

2.2.2.1.1.– 30.000,00 euro arteko gastu-aurrekontua dutenek gehienez kostuaren %25 jasoko dute diru laguntza gisa.

2.2.2.1.2.– 30.000,00 eurotik gorako gastu-aurrekontua dutenek gehienez kostuaren %20a jasoko dute diru laguntza gisa.

Multzoari dagokion diru partidaren beste %50 era honetara:

a. %50 zabalkundearen arabera (ale kopurua eta zabalkundearen ziurtagiria aurkeztu beharko da).

b. %50 irizpide berezien arabera:

2.2.2.2.– Irizpideak:

2.2.2.2.1. Bideragarritasun-plana;

2.2.2.2.2. Autofinantzaketa handitzeko ekimenak;

2.2.2.2.3. Zabalkundea:tiradaren ale kopurua eta zabaltzeko era.

2.2.2.2.4. Aldizkariaren inguruko produktu berriak; kontuan hartuko da aurreko urteetan aurkeztutakoekiko balio erantsia.

2.2.2.2.5. Argitalpenaren maiztasuna;

2.2.2.2.6. Orrialde-kopurua eta kostua orrialdeko;

2.2.2.2.7. Grafikoen, argazkien zein koloreen erabilera eta

2.2.2.2.8. Bestelako proposamenak.

2.2.3.– B4 azpimultzoa (haur eta gazteentzako argitalpenak):

a.– Multzoari dagokion diru partidaren %50 banatuko da aurkeztutako aurrekontuaren arabera, beti ere honako mugak kontuan harturik.

2.2.3.1.– Mugak:

2.2.3.1.1.– 100.000,00 euro arteko gastu-aurrekontua duten proiektuek gehienez kostuaren %50a jasoko dute diru laguntza gisa.

2.2.3.1.2.– 100.000,00 eurotik gorako gastu-aurrekontua duten proiektuek gehienez kostuaren %40a jasoko dute diru laguntza gisa.

Multzoari dagokion diru partidaren beste %50a era honetara:

a. %50 autofinantzaketa mailaren arabera

b. %50 irizpide berezien arabera:

2.2.3.2.– Irizpide bereziak:

2.2.3.2.1. Bideragarritasun-plana;

2.2.3.2.2. Argitalpenaren mota;

2.2.3.2.3. Autofinantzaketa handitzeko ekimenak;

2.2.3.2.4. Aldizkariaren inguruko produktu berriak;

2.2.3.2.5. Inbertsio berrietarako aurreikuspenak;

2.2.3.2.6. Argitalpenaren maiztasuna;

2.2.3.2.7. Orrialde-kopurua eta kostua orrialdeko;

2.2.3.2.8. Grafikoen, argazkien zein koloreen erabilera eta

2.2.3.2.9. Bestelako proposamenak.

2.3.– Euskarazko irrati eta herri-telebisten multzoetarako (C eta D multzoeratako) irizpide bereziak.

Irratien zein telebisten kasuan, diru laguntza aitortzeko honako irizpideok izango dira kontuan:

2.3.1.– Autofinantzaketa-maila (%30)

2.3.2.– Egitasmoak hartzen duen eremua eta entzulego potentziala (%15)

2.3.3.– Euskararen sustapen, garapen eta normalizazioan izan dezakeen eragina (%15)

2.3.4.– Emaniko ordu-kopurua eta ordutegia (%15);

2.3.5.– Programa-motak, landutako edukiak eta originaltasuna eta bideragarritasuna (%15).

2.3.6.– Proiektuaren enpresa-egitura (%10): giza baliabideak eta baliabide teknikoak.

2.4.– E multzorako muga eta irizpide bereziak:

Komunikabideen titularrek multimedia-taldeak sendotzeko edota euskarazko komunikabideetan teknologia berrien erabilera sustatzeko egitasmoak aurkeztu ahal izango dituzte. Proiektuek bideragarriak izan beharko dute eta gutxieneko kalitate-estandarrak betetzea ezinbestekoa izango da.

Bestalde, ondoko bi baldintzok ere bete beharko dituzte:

2.4.1.– Argitalpena euskara hutsean egotea. Honek ez du eragozten argitalpen hori beste hizkuntza batean ere argitaratzea.

2.4.2.– Elikatzea: maiztasuna; kopurua eta kalitatea. Produktua paperezkoan egiten den maiztasun berarekin eguneratuko da. Lau hilabeteko gehienezko epe bat jarriko da paperezko bertsioa ateratzen denetik.

Kontuan hartuko dira ondoko irizpideak:

2.4.2.1.– Egungo autofinantzaketa maila eta azken hiru urtetako bilakaera. (%25)

2.4.2.2.– Bisitari kopurua (%25)

2.4.2.3.– Web-orriaren kalitatea eta erabilgarritasuna (%25)

12. artikulua.– Balorazio batzordea.

1.– Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Euskara Sustatzeko zuzendaria buru izango duen Balorazio batzordea eratuko da. Hona Balorazio batzordekideak:

a) Euskararen Aholku Batzordeko hiru kide: erakundeetako ordezkari bi eta aditu bat.

b) Kultura sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

c) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Euskara Sustatzeko arduraduna.

d) Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatutako Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat. Horrek idazkari lanak egingo ditu eta hitza izango du baina ez botorik.

2.– Bestalde, teknologia berrien ataleko proiektuak baloratzeko, Balorazio batzordeak kanpoko adituen iritzia eskatu ahal izango du.

3.– Balorazio batzordeak, ezarritako irizpideak kontuan izanik, ebazpen-proposamena egingo dio Hizkuntza Politikarako sailburuordeari, hark behin betiko erabakia har dezan.

4.– Balorazio batzordeak, bestalde, ordezkoen zerrenda osatuko du, lehentasun-hurrenkeraren arabera, eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeari helaraziko dio diru laguntza-proposamenarekin batera. Zerrenda horretara joko da onuradunen batek diru laguntzari uko eginez gero.

5.– Balorazio batzordearen osaeraren berri emango da Euskal Herriko Argitaritzaren Aldizkarian (EHAAn), Hizkuntza Politikarako sailburuordeak emandako ebazpen baten bitartez.

13. artikulua.– Ebazpena.

1.– Deialdi honetako diru laguntzak esleitzeko ebazpena, onuradunak eta diru laguntzaren zenbatekoak adierazten dituena, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak emango du, Balorazio batzordearen proposamena ikusita, bi hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera.

2.– Ebazpen hori esleipendunei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

3.– Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eskabideei buruz hartu beharreko ebazpenarekin batera hitzarmena gauzatu ahal izango da, baldin eta, Balorazio batzordearen iritziz, diru laguntza jaso nahian aurkeztutako jardueraren izaerak hala eskatzen badu. Hitzarmenean, diru laguntzak emateko indarrean dagoen legediak ezartzen dituen betekizunak adierazi beharko dira, eta diru laguntzaren onuradunak hitzarmena behar bezala izenpeturik bidali beharko du Euskara Sustatzeko Zuzendaritzara. Horretarako, hamabost egun izango ditu, jakinarazpena jasotzen duen egunaren biharamunetik hasita.

4.– Ebazteko epea amaituta, interesatuari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea gaitzetsitzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

14. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Deialdi honetan arautzen diren diru laguntzen onuradunek betebehar hauek bete behar dituzte:

a) Emandako diru laguntza onartzea. Ildo horretatik, entitate onuradunek diru laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Diru laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

c) Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru laguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.

15. artikulua.– Diru laguntzaren ordainketa.

1.– Agindu honetan oinarrituz emandako diru laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da:

a) Lehenengo zatian diru laguntza osoaren ehuneko hirurogeita hamabosta (%75) ordainduko da, diru laguntza jasotzea onartzen den egunetik edo, hala badagokio, hitzarmena sinatzen den egunetik kontatzen hasi eta handik hilabeteko epean.

b) Bigarren zatian, hala badagokio, gainerako kopurua (%25) ordainduko da, diru laguntza zuritzeko dokumentazioa jasotzen den egunetik kontatzen hasi eta handik hilabeteko epean.

2.– Salbuespen gisa, diru laguntza osoa batera ordaindu ahal izango da baldin eta diruz lagundutako jarduera burututa badago eta pertsona edo entitate onuradunak jarduera behar bezala justifikatzeko dokumentazioa bidali badu.

16. artikulua.– Diru laguntzaren justifikazioa.

1.– Diru laguntzen jasotzaileek jarraian aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute 2004ko urtarrilaren 31 baino lehenago:

a) Diruz lagundutako egitarauari buruzko txosten zehatza.

b) Agiri gisa, gastuen jatorrizko justifikagiriak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, VII. eranskinean finkaturiko kontzeptu nagusien arabera sailkatuak.

c) Emandako diru laguntza aurkeztutako aurrekontuaren %30 edo gutxiago baldin bada, emandako diru laguntzaren kopuruarekin bat datozen gastuen justifikazioa egingo da, aurrekontuaren kontzeptu guztietan eta kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoan duen proportzioaren arabera. Emandako diru laguntza aurkeztutako aurrekontuaren %30 baino handiagoa bada, egindako gastu guztiaren justifikazioa egingo da.

d) Argitaratutako zenbaki guztien ale bana entregatu beharko dute, paperean zein, hala badagokio, euskarrri elektronikoa. Diruz lagundutako argitalpenetako testuak erabili ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzak hitzkuntz ikerketen euskarri izango diren corpusak elikatzeko.

e) Aurkeztutako aurrekontuan jaso gabe egon arren, diruz lagundutako egitarauak izan dituen gainerako diru laguntzen zerrenda. Gainerako diru laguntzarik izan ez bada, horixe adierazten duen zinpeko aitorpena.

f) Diruz lagundutako jardueraren 2003. urteko balantze ekonomikoa.

2.– Aurreko paragrafoaren c) idatz-zatian adierazitakoa gorabehera, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak hala eskatuz gero, diru laguntzaren onuradunak aurkeztutako gastu-aurrekontu osoa bete arteko gastuen justifikazioa, aipatutako Zuzendaritzan eskuragarri utzi beharko ditu, goian aipatutako epea bukatu eta handik hiru hilabete arte.

17. artikulua.– Likidazio-ebazpena.

1.– Diru laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatu –beti ere, xedea beteta izanik– eta, hala badagokio, beste erakunde publiko zein pribaturengandik helburu bererako beste laguntzarik jasoz gero, diru laguntzak emateko ebazpena aldatuko da.

2.– Diru laguntzaren gastuak zuritzeko bidaltzen diren agiriak aztertu ondoren, bigarren ordainketa gutxitu behar izatea edo hura bertan behera utzi beharra gertatuz gero, eta, hala badagokio, jasotakoa, osorik nahiz haren zati bat, dena delako arrazoiarengatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar izanez gero, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak bakarkako kitapen ebazpena emango du egiaztagiriak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasi eta handik bi hilabeteko epean, eta, hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du ebazpenaren jakinarazpen-idazkia jasotzen denetik, dagokion diru itzulketa egin ahal izateko.

18. artikulua.– Kultura Sailaren aipamena.

Diru laguntza jasoko duten euskarazko eguneroko zein aldizkako argitalpenen editoreek Eusko Jaurlaritzaren logotipoa koloretan eta «Kultura Sailak diruz lagundutako argitalpena» lemadun 9cm x 5cm-ko publizitate-oharra agertarazi behar dute argitalpenaren beraren beste ezaugarriak (editorea, tirada, etab.) adierazten diren toki berean, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik urtea amaitu bitartean. Aldizkariek, berriz, kredituen orrian jarri beharko dute. Irrati eta telebistek, halaber, euskarazko saioetan jakinarazi beharko dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru laguntza jaso dutela. Bestelako produktuen kasuan, diru laguntza esleitzeko ebazpenean jakinaraziko da.

19. artikulua.– Ez betetzeak.

1.– Arauak betegabetzat joko dira honako kasu hauetan:

a) Jasotako diru laguntza osorik zein zatika, agindu honetan zehaztutakoez beste jardueretarako erabiltzea.

b) Agindu honetan edota diru laguntza emateko orduan ezarritako egitekoak ez betetzea.

c) Hala badagokio, Kitapen Ebazpena zehaztutako kopurua ez itzultzea horretarako emandako epean.

d) Beste xedapen batean, orokorrean, nahitaezkotzat jotzen diren gainerako egitekoak ez betetzea.

2.– Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako dirua eta horren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak dioenaren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIA

1. artikuluan ezarritako guztizko diru-zenbatekoa aldatu ahal izango da eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan izanda eta deialdi honetako eskabideak ebatzi aurretik, Kultura Sailean beste egitarau batzuk egin ondoren ahitu gabe geratutako aurrekontuko diru erabilgarriaren arabera. Sailburuordearen abazpen baten bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kultura sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 3a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

I. ERANSKINA

DIRU LAGUNTZA-ESKABIDEA
KOMUNIKABIDEETARAKO DEIALDIA
PERTSONA JURIDIKOAREN DATUAK

Pertsona juridikoaren izena:	

	IFZ:	

Helbidea: 	

Posta kodea:	Herria:	

Telefonoa:	Faxa:	Helbide elektronikoa:	

Legezko ordezkariaren izen-abizenak 	

	NAN: 	

EGITASMOAREN IZENA:	

ESKATZAILEAK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

1.– Entitateari buruzko dokumentazioa

A)

n	 Administrazio honetako Erregistroan dauden fundazioak edo elkarteak badira: Erregistroko ziurtagiria; gainerako kasuetan, eratze-eskritura, entitateko estatutuak eta dagozkien Erregistro Publikoetan inskribatua dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

n	 Irrati-zabalkundeko zerbitzu publikorako baimena, irratien kasuan.

n	 Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

n	 IFZaren fotokopia.

B)

n	 puntuan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena. (1)

n	 Zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. (2)

n	 2002ko balantze ekonomikoa.

2.– Jarduerari buruzko dokumentazioa.

n	 Proiektuaren fitxa teknikoa (II. eranskina)

n	 Egitasmoaren edo jardueraren txosten zehatza (III. eranskina).

n	 Egitasmoaren edo entitatearen diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehetua.(3) (IV. eranskina)

n	 Xede berberaz eskatutako beste diru laguntzen zerrenda. (4) (IV. eranskina)

n	 Argitaratutako azken zenbakiaren ale bat.

n	 Zabalkundearen, tiradaren eta orrialde-kopuruaren ziurtagiria; irratien eta telebisten kasuan, euskarazko ordu-kopuruarena.

n	 Eskaria baloratzeko aurkeztu nahi den gainerako dokumentazioa. (5)

n	 E multzokoen kasuan, dagokion udalak eta foru-aldundiak emandako diru laguntzen ziurtagiriak.

3.– Ordainketetarako dokumentazioa.

n	 V. edo VI. eranskina.	

		(e)n, 2003ko	ren	(e)(a)n

Izenpea (6)

•Aurkeztutako dokumentazioa adierazi.

	

OHARRA:

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eranskin honetan jarri dituzun datu pertsonalak, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori lagako. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak erabiliko du, bakarrik, berak sustatutako diru laguntzak kudeatzeko.

Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara idatzi beharko duzu: Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

EUSKARA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOARI BURUZKO OHARRAK.

(1) A) puntuan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena:

A) atalean eskatutako entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa administrazio honetan baldin badago, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f artikuluaren arabera, ez da berriz aurkeztu behar.

Hala bada, aitorpenaren bidez egiaztatu behar da dokumentazioa indarrean dagoela, eta gainera, EAEko Administrazio Orokorreko zein organotan edo bulegotan aurkeztu zen, edo, zeinek egin zuen.

Bide hau bakar-bakarrik erabiliko da dokumentazioari dagokion jardunbidea bukatu zenetik hiru urte baino gehiago pasa ez denean.

(2) Zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria

Gehienez, eskabidea aurkezten den baino hiru hilabete lehenagokoa izango da, eta organo eskumendunak emana. Dena den, dokumentazio hori dela eta, jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu onuradunak.

(3) Aurrekontua

Orekatua izango da eta bertan Kultura Sailari eskatutako kopurua zehaztu beharko da.

(4) Xede berberaz aurkeztutako beste diru laguntza-eskabideak

Beste edozein erakunderi, pribaturi zein publikori, xede berberaz eskatutako diru laguntza guztiak zehaztu behar dira eta diru laguntza horien egoeraren berri eman (ukatua, erantzunaren zain, emana eta diru-kopurua).

Beste diru laguntzarik eskatu ez bada, zinpeko aitorpenaren bidez egiaztatuko da.

(5) Eskabidea baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria

Proiektua edo jarduera hobeto baloratzeko, entitate eskatzaileak egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentazio aurkez lezake.

(6) Izenpea:

Eskabidea legezko ahalmena duen pertsonak izenpetuko du.		

NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA DOCUMENTACION A APORTAR.

(1) Declaración sustitutiva de la documentación exigida en el apartado A):

Cuando la documentación relativa a la entidad solicitante exigida en el apartado A) se halle en poder de esta Administración, de conformidad al artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.

En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la CAE en que fue presentada o, en su caso, emitida.

Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.

(2) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias

Deberá haber sido emitida por el órgano competente con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud. No obstante el beneficiario estará obligado a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la sustanciación de todas las fases del procedimiento.

(3) El Presupuesto

Habrá de ser equilibrado, precisando la cantidad solicitada al Departamento de Cultura.

(4) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto

Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).

En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración jurada acreditativa de tal extremo.

(5) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud

Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración del proyecto o actividad.

(6) Firma:

El firmante de la solicitud habrá de coincidir con quien ostente la representación legal de la entidad.

II. ERANSKINA / ANEXO II

DIRU LAGUNTZAGAIAREN FITXA TEKNIKOA/FICHA TÉCNICA DEL PROYECTO OBJETO DE SUBVENCIÓN

Eskatzailea/Solicitante:	

Proiektuaren izena/Nombre del proyecto: 	

	

Legezko gordailua/Depósito legal: 	

ISSN zk./ N.º ISSN: 	

Zehaztu zein motatako proiektua den eta dituen baldintza teknikoak /

Detallar el tipo de proyecto y sus características técnicas:

	Euskararen esparru geografiko osoko prentsa idatzia /

	Prensa escrita con difusión en todo el ámbito geográfico del euskera.

A o - Eguneroko prentsa / Periódicos

B o - Bestelako maiztasunezko argitalpenak / Publicaciones con otro tipo de frecuencia

C o - Euskarazko irratiak / Radios en euskera

D o - Euskarazko toki-telebistak / Televisiones locales en euskera

E o - Euskarazko on-line argitalpenak / Publicaciones on-line en euskera

	A eta B multzoetakoek bete beharrekoa / A cumplimentar por los grupos A, y B:

	– Tiradaren ale-kopurua/ N.º de ejemplares: 	

	– Orrialde-kopurua aleko eta formatua/ N.º de páginas y formato: 	

	– Antzinatasuna: editatu den azken alearen zenbakia edota urtea / Antigüedad: n.º y año del último

	 ejemplar publicado: 	

	– Maiztasuna/Frecuencia: 	

	B multzokoek bete beharrekoa / A cumplimentar por el grupo B:

	– Grafikoen batez besteko erabilera / Promedio gráficos: 	

	– Argazkien batez besteko erabilera / Promedio de fotografías: 	

	– Koloreen batez besteko erabilera / N.º de tintas: 	

	C multzokoek bete beharrekoa / A cumplimentar por el grupo C:

	– Astean euskaraz emititzen den ordu-kopurua/N.º de horas que se emiten en euskera a la semana: 	

	– Entzule-kopurua / Número de oyentes: 	

	D multzokoek bete beharrekoa / A cumplimentar por el grupo D:

	– Astean euskaraz emititzen den ordu-kopurua / N.º de horas que se emiten en euskera a la semana: 	

	– Ikus-entzuleen kopurua / Número de espectadores: 	

III. ERANSKINA / ANEXO III

JARDUERAREN TXOSTEN ZEHATZA (erantsi dokumentazioa)

MEMORIA DETALLADA DE LA ACTIVIDAD (adjuntar documentación)

Eskatzailea/Solicitante: 	

Proiektuaren izena / Nombre del proyecto: 	

A, B eta E MULTZOETAKOEK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA /

DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LOS GRUPOS A, B y E:

1.– Bideragarritasun-plana/ Plan de viabilidad:

	

	

	

2.– Autofinantzaketa handitzeko ekimenak/ Iniciativas para aumentar la autofinanciación

	

	

	

3.– Egunkariaren edota aldizkariaren inguruko produktu berriak / Nuevos productos de las publicaciones

	

	

	

4.– Inbertsio berrietarako aurreikuspenak / Previsiones para nuevas inversiones

	

	

	

5.– Zabalkundea: tiradaren ale kopurua eta banaketa / Distribución: n.º de ejemplares por tirada y reparto

	

	

	

6.– Bestelako proposamenak / Otras propuestas

	

	

	

IRRATIEK ZEIN TELEBISTEK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA (C ETA D MULTZOETAKOEK) /

DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LAS RADIOS Y LAS TELEVISIONES (GRUPOS C Y D)

1.– Euskararen sustapen, garapen eta normalizazioan izan dezakeen eragina /

La posible incidencia en la normalización, desarrollo y promoción del euskera:

	

	

	

2.– Euskarazko programazioaren ezaugarriak (emaniko ordu-kopurua eta programa motak) /

Características de los programas en euskera (número de horas emitidas y tipo de programa):

	

	

	

3.– Originaltasuna eta bideragarritasuna / Originalidad y Viabilidad:

	

	

	

4.– Proiektuaren enpresa-egitura / Estructura empresarial del proyecto:

	

	

	

5.– Giza baliabideak eta baliabide teknikoak / Recursos humanos y técnicos:

	

	

	

E MULTZOKOEK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA/DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR EL GRUPO E:

1.– Bideragarritasun-plana / Plan de viabilidad:

	

	

	

2.– Gutxieneko kalitate estandarra / Estándares de calidad:

	

	

	

IV. ERANSKINA / ANEXO IV
AURREKONTUA / PRESUPUESTO

ESKATZAILEA/SOLICITANTE:	

EGITASMOA/PROYECTO:	

GASTUAK / GASTOS

1.– LANGILEEN GASTUAK/Gastos de personal: 		

2.– FUNTZIONAMENDU-GASTUAK/Gastos de funcionamiento: 		

3.– INBERTSIO-GASTUAK/Gastos de inversión: 		

4.– GASTU MEKANIKOAK/Gastos mecánicos: 		

5.– ESKUBIDEEN ESKURATZE-GASTUAK/Gastos adquisición de derechos: 	 	

6.– ZABALKUNDE-GASTUAK/Gastos de distribución: 		

		

DIRU-SARRERAK/INGRESOS

1.– SALMENTAK / Ventas: *		

2.– PUBLIZITATEA / Publicidad: 		

3.– ERAKUNDE PRIBATUEN EKARPENA (zehatu zein)/		

Aportación de entidades privadas (especificar):		

4.– BESTERIK (zehaztu) / OTROS (a especificar): 		

			

(*)A eta B multzoko argitalpenen kasuan, zehaztu harpidetza

zein kaleko salmenta bidezko sarrera propioak /En el caso de los grupos

A y B especificar los ingresos propios procedentes de las ventas y/o suscripciones

	DEFIZITA/DÉFICIT:		

	ESKATUTAKO DIRU LAGUNTZA/SUBVENCIÓN SOLICITADA:		

ERAKUNDE PUBLIKOEN DIRU LAGUNTZAK /
SUBVENCIONES DE INSTITUCIONES PÚBLICAS

	Eskatuta/	Jasota/	Nongoa/

	Solicitada	Recibida	De dónde

– Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco:		 o 	 o 		

– Foru Aldundiak (zehaztu)/Diputaciones Forales (especificar): 	 	o 	 o 		

– Udalak (zehaztu)/Ayuntamientos (especificar): 		 o 	 o 		

– Estatuko Administrazioa/Administración del Estado: 		 o 	 o 		

– Europako Batzordea/Comisión Europea: 		 o 	 o 		

– Besterik/Otros: 		 o	 o 		

GUZTIRA/TOTAL: 		

V. ERANSKINA / ANEXO V
HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA / ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK/DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ/NIF (1): 	

Entitatearen izena/Denominación de la entidad: 	

	

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, zk., solairua / Calle, n.º, piso: 	

Herria / Localidad: 	

Lurraldea / Provincia: 	

Udal-kodea/ Código de Población: 	

Posta-kodea / Código Postal: 	

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (2)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea/Banco o Entidad Bancaria nnnn 	

Agentzia/Agencia 	nnnn 	

C.D./K.D. 	 nn	

Kontu zk./N.º cuenta 	 nnnnnnnnnn 	

Jabea/Titular	

Bankuaren adostasuna	Hirugarrenaren adostasuna	 Sailaren onespena	Kontabilitatearen onespena

Conforme Banco	Conforme Tercero	V.º B.º Departamento	V.º B.º Contabilidad

Sinadura eta zigilua	Sinadura eta zigilua	Baimendutako sinadura eta zigilua	Baimendutako sinadura

Sello y Firma	Sello y firma 	Sello y Firma autorizada	Firma autorizada	

Argibideak/Observaciones:

(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia/Debe adjuntarse fotocopia de la tarjeta de Identificación Fiscal.

(2) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko. Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario van a ser incorporados en un fichero automatizado. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública, calle Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

VI. ERANSKINA / ANEXO VI

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)
SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO (*)

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK/DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ edo NAN./NIF edo DNI:

tercero (1):	

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak/Denominación de la entidad o nombre y apellidos:	

	

ALDAKETA/MODIFICACIÓN (2):

A.– HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, zk., solairua / Calle, n.º, piso: 	

Herria / Localidad: 	

Lurraldea / Provincia: 	

Udal-kodea/ Código de Población: 	

Posta-kodea / Código Postal: 	

B.– BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea/Banco o Entidad Bancaria nnnn 	

Agentzia/Agencia 	nnnn 	

C.D./K.D. 	 nn	

Kontu zk./N.º cuenta 	 nnnnnnnnnn 	

Jabea/Titular	

Data / Fecha:			Sinadura / Firma

(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia/Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

Argibideak/Observaciones:

(1) Administrazioak bete beharrekoa/A cumplimentar por la Administración.

(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar/Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

(3) Kasu honetan, honako dokumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari/En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

a) Proposatzen den aldaketarako arrazoia/Razón que motiva el cambio.

b) Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria/Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko. Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario van a ser incorporados en un fichero automatizado. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública, calle Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

VII. ERANSKINA / ANEXO VII

AURREIKUSITAKO GASTUAK JUSTIFIKATZEKO FITXA/FICHA PARA LA JUSTIFICACIÓN DE LOS GASTOS PRESUPUESTADOS

EGITASMOAREN IZENA/NOMBRE DEL PROYECTO:	

Nik,	 jaunak/andreak,

	enpresa/kultur elkartea ordezkatzeko legezko ahalmena izanik, jarraian jakinarazten diren gastuak aurkezten ditut (1), Kultura Sailetik jasotako 	 eurotako

diru laguntza justifikatzeko.

Yo,	,

representante legal de la empresa/asociación cultural	

	........., presento los gastos (1) que a continuación se mencionan a fin de proceder a la justificación de la subvención de.....................	euros concedida por el Departamento de Cultura.

			JUSTIFIKATUTAKO GASTUAK/GASTOS JUSTIFICADOS	

	GASTU-MOTA	AURREKONTUA	GUZTIRA	AURREKONTU ETA

				BALANTZEAREN ALDEA

	Tipo de gasto	Presupuesto	Total	 Diferencia presupuesto-balance

Langileak/Personal			

Funtzionamendua/Funcionamiento			

Inbertsioa/Inversión			

Gastu mekanikoak/Gastos mecánicos			

Eskubideen eskuratze-gastuak/

Adquisición de derechos			

Zabalkundea/Distribución			

GUZTIRA/Total			

Eta, adierazitako datuak egiazkoak direla frogatzeko, honako fitxa honi eransten dizkiot gastuen jatorrizko justifikagiriak edo berauen fotokopia konpultsatuak (2).		

Y, como prueba de la veracidad de los datos expuestos, adjunto a esta ficha los justificantes originales de gasto o sus fotocopias compulsadas (2).

.............................................(e)n, 200 ko

En......................................, a.........de.................................de 200 .........
Izenpea/Firma

(1) Gastuen justifikagiriekin batera diruz lagundutako jardueraren 2003. urteko balantze ekonomikoa ere aurkeztu behar da, erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako diru laguntzak adieraziz/Junto con los justificantes de gasto deberá presentarse el balance económico de la actividad subvencionada correspondiente al año 2003, mencionándose las subvenciones recibidas tanto de Instituciones públicas como privadas.

(2) Konpultsak tokian tokiko Kulturako Lurralde Zerbitzuetan edo Kultura Sailean egin beharko dira/Las compulsas deberán efectuarse en los Servicios Territoriales de Cultura o en el Departamento de Cultura.

Azterketa dokumentala