Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2003ko irailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5012

AGINDUA, 2003ko uztailaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Mungiako (Bizkaia) «Kilkir Haur Eskola, S.L.» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea eta izena aldatzeko baimena ematen duena.

Ikastetxearen titularitatea eta izena aldatzeko baimena eskatuz Mungiako (Bizkaia) «Kilkir Haur Eskola, S.L.» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta eskumena duten erakundeek eman diote informea.

Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO) eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– «Kilkir Haur Eskola, S.L.» ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena ematea: orain «Kilkir Haur Eskola, S.L.» entitateak du eta aurrerantzean «Tipi-Tapa Haur Eskola, S. Coop.» entitateak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxearen obligazio eta zama guztiak. Ikastetxea Mungiako (Bizkaia) udalerriko Llona auzoko 20an dago eta 48015724 kode zenbakia du.

2. artikulua.– Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da titularitate-aldaketa eta horrek ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

3. artikulua.– «Kilkir Haur Eskola, S.L.» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izena aldatzeko baimena ematen da; aurrerantzean «Tipi-Tapa» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatua izango da. Ikastetxea Mungiako (Bizkaia) udalerrian dago eta 48015724 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– 2003/2004 ikasturtetik aurrera ekarriko ditu ondorioak agindu honek.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala