Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2003ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
3999

EDIKTUA, 1074/02 zk.ko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zk.ko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: 1074/02 Prozedura Arruntza, PZLb.

Demandatzailea: José Antonio Rodríguez Tejerina eta Donatilla González Fonseca.

Abokatua: Aitor del Horno Santos.

Prokuradorea: Isabel Sofia Mardones Cubillo.

Demandatua: Heliodoro Elorrieta Maurica, Marcelina Lequerica Landa eta Manuela Maria Otaola Torre Urrutia, eta bere jaraunsle edo legatudun izan litezkeenak edo prozeduran interesa izan lezaketenak.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Heliodoro Elorrieta Mauricaren kontra eta Marcelina Lequerica Landaren eta bere jaraunsle eta legatudun izan litezkeenen kontra edo prozeduran interesa izan lezaketenen kontra, eta Manuela María Otaola Torre Urrutiaren eta bere jaraunsle eta legatudun izan litezkeenen kontra edo prozeduran interesa izan lezaketenen kontra, Jose Antonio Rodríguez Tejerinaren eta Donatila González Fonsecaren izenean eta ordez Isabel Mardones Cubillo prokuradoreak aurkeztutako deman onetsi egiten dudanez gero; hala egin behar-eta, beherago zehaztutako etxebizitzari dagokionez, ganantzailen sozietaterako eta aparteko usukapioa dela-eta José Antonio Rodríguez Tejerinaren eta Donatila González Fonsecaren jabetza deklarazten dut, eta delako etxebizitzaren gaineko erregistro-idazpenak, Bilboko 7 zk.ko Jabetza-Erregistrokoak, zuzentzeko agintzen dut, hartarako ezereztapen egokiak eginez. Bestalde, kostuak demandatuei ezartzen zaizkie. Erreferentziako etxebizitza: Bilboko Ronda kaleko 31 zk.ko 5. Pisua, ezkerraldekoa.

Heliodoro Elorrieta Maurica, Marcelina Lequerica Landa eta bere jaraunsle eta legatudun izan litezkeenak edo prozeduran interesa izan lezaketanak; Manuela María Otaola Torre Urrutia eta bere jaraunsle eta legatudun izan litezkeenak edo prozeduran interesa izan lezaketanak. Guzti horiek demandatuak dira eta euren gaur egungo helbideak ezezagunak direnez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-iheslari den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testua interesatuaren esku dago, auzitegi honetako idazkaritzan egon ere.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hiruko ekainaren hiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala