Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
3918

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren zigor-espedienteak irekitzen dituzten Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzaren ebazpenak jakinarazteko dena, Segurtasun Pribatuari buruzko uztailaren 30eko 23/1992 Legeari eta Segurtasun Pribatuari buruzko Araudia onartu zuen abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuari dagokienez.

Espedientatuei ebazpen horien jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.– 15 egun balioduneko epea duzu, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, zure eskubideari eusteko komenigarritzat jotzen dituzun alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko eta, egoki baderitzozu, jardunbidean zehar erabili asmo dituzun frogak proposatzeko. Halaber, espedientea ikusteko aukera duzu; Segurtasun Sailburuordearen Kabinetean dago, Bilboko Kale Nagusiko kaleko 81.eko 3. solairuan.

2.– Zigor-jardunbideari hasiera eman dion ebazpenaren edukiaren aurka goian aipatutako epe horretan alegaziorik aurkezten ez baduzu, hasiera hori ebazpen-proposamentzat joko da eta, azkenean zigor-ebazpena ematen bada, zigor-ebazpenaren aurreko izapide guztiak bete direla ulertuko da.

IZEN-ABIZENAK	ESP.ZK.	LEGE-HAUSTE 	FECHA 	FECHA RESOL.	ART. 			EGUNA	INFRACC.		INFRING.	

APELLIDOS Y NOMBRE	N.º EXP.–	LEGE-HAUSTE 	 EBAZPEN 	HAUTSITAKO

		EGUNA	EGUNA	ARAUA

ABAROA ZUBIAURRE, OLIVER	405X0300338-5	02-02-03	 17-03-03	23 ñ)	

Bilbao, 2003ko apirilaren 30a.

Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala