Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
3916

IRAGARKIA, Nekazaritza eta Arrantza saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariaren 2003ko ekainaren 25eko ebazpena argitara ematen duena. Izan ere, ebazpen horren bidez hainbat erabaki hartu dira Euskal Herriko esnearen aldeko sentsibilizaziorako zabalkunde-ekinaldia egitea helburu duen AP/04/06/03 zk.ko kontratazio-espedienteari buruz.

Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariaren 2003ko ekainaren 11ko ebazpenaren bidez honako administrazio-baldintza zehatzen orria eta baldintza teknikoen orria, gastua eta kontratazio-espedientea onartu ziren, esleipen-prozedura ireki zen eta Nekazaritza eta Arrantza Saileko Kontratazio Mahaiko bokalak izendatu ziren idazpuruan aipatutako espedientean.

Era berean, argitara eman zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2003ko ekainaren 17a, 118 zk.) kontratu hori esleitzeko iragarkia.

Nolanahi ere, espediente horri dagokionez Nekazaritza eta Arrantza Saileko Kontratazio Mahaian kontratazio-organoa ordezkatzen duen bokal-teknikariaren txostenaren arabera, ezinbestekoa da administrazio-baldintza zehatzen orrian eta baldintza-teknikoen orrian aldaketak egitea kontratua hasteko epeari eta lizitazio-aurrekontuari dagokionez.

Halere, bere hartan jarraituko dute zuzenketaren eraginpean ez dauden egintzek, izapideek eta jarduketek.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariaren 2003ko ekainaren 11ko ebazpen bidez onartutako AP/04/06/03 zk.ko kontratazio-espedientean atzera egitea eta zuzenketaren eraginpean ez dauden egintzak, izapideak eta jarduketak beren hartan mantentzea. Izan ere, kontratazio-espediente horrek Euskal Herriko Esnearen Aldeko Sentsibilizaziorako Zabalkunde-Ekinaldia egitea zeukan helburu.

Bigarrena.– Administrazio-baldintza zehatzen orri berria onartzea, non Administrazioak eta kontratistak onartuko dituzten eskubideak eta obligazioak zehazteari buruzko hitzarmenak eta baldintzak jasotzen baitira. Kontratista aukeratzeko prozedura irekia hartzen da, eta lehiaketa erabiliko da esleipen modura.

Hirugarrena.– Baldintza Teknikoen Orri berria onartzea.

Laugarrena.– Kontratazioaren gastua onartzea, hau da, hirurehun mila eta bostehun eta sei euro eta bost zentimo (300.506,05 euro).

Bosgarrena.– Aipatutako kontratazio-espedientea onartzea.

Seigarrena.– Esleipen-prozedura irekitzea.

Zazpigarrena.– 2003ko ekainaren 11ko ebazpen horretan izendatutako bokalak mantentzea. Izan ere, bokal horiek Nekazaritza eta Arrantza Saileko kontratazio Mahaia osatuko dute.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 25a.

Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala