Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3909

EDIKTUA, desahuzioaren eta errentak erreklamatzearen gaineko 152/02 zk.ko Prozedura Arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: Prozedura Arrunta PZLb 152/02.

Parte demandatzailea: María Estivaliz Urquiaga Santamaría.

Parte demandatua: Placido Valladares Rodríguez.

Gaia: errentak erreklamatzea eta desahuzioa.

Aipatu judizioan ebazpena eman da, zeina hauxe baita hitzez hitz:

EPAITZA

Demanda onetsi egiten dut. María Estivaliz Urquiaga Santamaríari ondoko kopuruak ordaintzera kondenatzen dut Placido Valladares Rodríguez: zorrean diren kopuruek egindako 10.484,23 euroa eta sortutako interesak. Eta beherago zehaztutako etxebizitzari dagokionez María Estivaliz Urquiaga Santamaríak eta Placido Valladares Rodríguezek egindako errentamendu-kontratua deseginik dagoela deklarazten dut. Delako etxebizitza: Legutianoko (Araba) Karmen Kaleko 13. zk.ko 2.ena B. Eta kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Parte demandatua den Placido Valladares Rodríguezen gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, probidentzia baten bitartez, epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaiaren jakinarazpena egin dadin hain justu ere

Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bederatzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala