Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3908

EDIKTUA, 207/03 zenbakiko Prozedura Arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, zeina honako hauxe baita hitzez hitz:

Eginbidea.– Gernika-Lumon (Bizkaia), 2003ko maiatzaren 30ean.

Lekeitioko Fundación Residencia Uribarren Abaroaren izenean Muniategi prokuradoreak, Dekanotzan, 1etik 17ra zenbaturiko dokumentuekin batera (euren kopia eta guzti), judizio arrunteko demanda aurkeztu duela jasoarazteko ematen dut idazki hau, nik, idazkari judiziala naizenak. 207/03 zenbakiarekin erregistratu da demanda.

Ondokoa jakinarazten dut. Fede ematen dut.

AUTOA

Zein epailek ematen duen: M.ª Fernanda Lorite Chicharro

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia)

Eguna: bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarra.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Lekeitioko Fundación Residencia Uribarren Abaroaren izenean eta ordez, halaxe egiaztatzen baita erantsitako ahalordean, Muniategui prokuradoreak judizio arrunteko demanda aurkeztu du, non parte demandatu gisa ondoko hauek zehazten baitira: José Andrés Zabala Lapeyra, Amalia Durán Faginas, María Dolores Zabala Durán, María Belén Zabala Durán, Jorge Ramón Zabala Durán, Lucía Zabala Durán y Herederos de Dña. Dolores Lapeyra Uribarrenen jaraunsleak, zeintzuk honako bizilekuak baitituzte: Sevilla, A Coruña, A Coruña, Bartzelona, Bergondo (La Coruña), A Coruña. Eta demanda horretan, bestalde, gaur egungo komunitatea desegitea bidezkoa dela deklarazteko epaia eman dadila eskatzen da.

Bigarrena.– Auzi-jartzailearen adierazitakoaren arabera demandako kopurua 57.697,162 euroko da.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aipatu demanda aztertu egin da, eta, aurkeztutako datuak eta dokumentuak kontuan izanik, onartu egiten da eze, parte demandatzaileak bete egiten dituela gaitasun, ordezkaritza eta postulazio prozesalaren betekizunak, hain zuzen ere judizioan ondoko artikuluetan zehaztutakoarekin bat azaltzeko beharrezkoak direnak: Prozedura Zibilaren (PZLb) 1/2000 Legeko 6,7, 23 eta 31 artikuluak.

Bigarrena.– Demanda adierazitako uziak ikusi dira, eta epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, betiere aipatu lege prozesaleko 36. eta 45. artikuluekin bat etorriaz.

Eta judizio motari dagokionez, PZLb-ko 253.2 artikuluan agindutakoa beteaz, auzi-jartzaileak demandan 57.697,162 euroko kopurua zehaztu du, eta, hortaz, 249 artikuluan xedatzen denez, judizio arruntaren izapideez gauzatu behar da prozesua.

Hirugarrena.– Eta esandakoaren arabera, izapideak egin dakizkion bidezko da demanda onartzea, eta bai, PZLb-ko 404 artikuluan agintzen denez, demanda eta bere kopia bat eta erantsitako dokumentuak parte demandatuari entregatzea ere. Eta, bestalde, bidezko da parte demandatu epatzea eta bai parte horri legezko ohartarazpenak egitea ere, hain zuzen ere delako epatzea egin eta hurrengo egunetik harako hogei eguneko epearen barruan erantzuna egin dezan.

XEDAPENEZKO ZATIA

1.– José Andrés Zabala Lapeyra-ren kontra eta ezkondua bada bere emaztearen kontra ere bai, Amalia Durán Faginas-en kontra, María Dolores Zabala Durán-en eta bere senarraren kontra, María Belén Zabala Durán-en eta bere senarraren kontra, Jorge Ramón Zabala Durán-en eta bere emaztearen kontra, Lucía Zabala Durán-en kontra eta Dolores Lapeyra Uribarrenen eta jaraunsleen kontra, komunitatea desegiteari dagokionez, Lekeitioko Fundación Residencia Uribarren Abaroaren izenean eta ordez Muniategui prokuradoreak aurkeztutako demanda onartu egiten da izapideak egitera; eta judizio arruntaren arauekin gauzatuko da prozesua.

2.– Demandaren kopia bat eta berari erantsitako dokumentuen kopia bat entregatuaz, bidali bekie demandatuei demanda; eta epatu bitez zedula bat entregatuaz, hogei egun balioduneko epearen barruan erantzun diezaioten, epatzea egin eta hurrengo egunetik hara zenbatuaz epe hori.

Jakinarazi bekie parte demandatuei eze, epearen barruan agertzen ez badira, auzi-iheslari deklaratuko direla (PZLb 496.1 artikulua). Halaber, jakinarazi bekie prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagunduta agertu behar dutela judizioan (PZLb, 23 eta 31 artikuluak).

3.– Zitazio eta ehorto egokiak emanez, egin bedi epatzea, auzi-jartzaileak zehaztutako bizilekuan hain zuzen ere.

Dolores Lapeyra Uribarrenen jaraunsleak epatzeko, bidali bedi ofizio bat EHAAra.

Aurkatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztutako berraztertze-errekurtsoaren bitartez, baina hala egiten bada ere ebatzitakoa gauzatu egingo da. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost eguneko epearen barruan, idatziz aurkeztu beharko da errekurtsoa, errekurtso-egilearen ustez egin den arau-haustea adieraziaz; betekizun horiek ez badira betetzen, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb 451 eta 452 artikuluak).

Eta epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Dolores Lapeyra Uribarrenen jaraunspen jasogabearen, legatudunen eta jaraunsleen helbideak ezezagunak direnez gero, beherago zehaztutako etxebizitzaren gainen eskubide pertsonalen bat, eskubide errealen edo besteren bat dutela adierazten edo usten dutenen kontra ematen da idazki hau. Delako etxebizitza: Lekeitioko Bergara kaleko 7 zk.ko laugarren pisuko ezkerraldean dagoena.

Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala