Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
3907

EDIKTUA, 316/01 zk.ko Falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Begoña Amann Subinas-ek, Durangoko Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko idazkari naizenak,

Fede eta testigantza ematen dut ondokoaz:

316/01 zk.ko Falta-judizioan epai eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

Instrukziozko 2 zk.ko Epaitegia

Durango (Bizkaia)

316/01 Falta-judizioa

Erregearen izenean

Epaiaren zk. 98/02

Durangon (Bizkaia), bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan.

Miguel Ángel Fernández Bueno jaunak, Durangoko eta bere barrutiko Instrukzioko 2 zk.ko epaileak, ikusi ditu Agintaritzaren agenteak iraintzearen falta bati buruzko 316/2001 Falta-Judizioko autoak. Eta judizio horretan honako hauek dira parteak: herri-akzioaren ordezkari gisa Ministerio Fiskala; eta Juan Antonio Molina Moreno eta Rui Manuel da Silva Alburquerque, salatu gisa.

Aurrekariak

Lehenengoa.– Eibarren, 2001eko azaroaren 18an, Ertzaintzak izapidetutako atestatua dela-eta abiarazi ziren jarduketa hauek.

Bigarrena.– Iragan abenduko 10eko Auto batez egitateak falta zirela deklaratu zen; martxoaren 4ko Probidentziaren bitartez judizioa burutzea ebatzi zena, eta judizio horretarako zitazioa egin zitzaien parteei.

Hirugarrena.– Hartarako jasotako aktan zehaztutako parteak eta Ministerio Fiskala bertan direla burutu da judizio-egintza gaurko egunez; eta bertaratu zirenek egindako alegazioen eta burututako frogen ostean, jarraian zehaztutako epai eman zedin txostena irakurri zuen Ministerio Fiskalak: ordena publikoaren kontrako falta baten erantzukizun kriminala duten egile direnez Juan Antonio Molina Moreno eta Rui Manuel kondenatzeko epaia hain zuzen ere. Falta hori Zigor Kodearen 634 artikuluan aurreikusitakoa da. Eta delako kondenaren edukia: isuna hamabost egunetan, eguneko kuota 6 eurokoa dela, kuota ez bada ordaintzen erantzukizun pertsonal subsidiarioa hamar eguneko izango da.

Laugarrena.– Judizio honen izapideetan bete egin dira legezko aginduak eta formalitateak.

Frogatutako egitateak

2001eko azaroaren 18an, 08:40an, arauzko uniformea jantzita, 14.388 eta 14.114 zenbakidun karnet profesionalak zituzten Ertzainak Villa de Ermua kafetegian zeudela, lagun bi sartu ziren —Antonio Molina Moreno eta Rui Manuel da Silva Alburquerquei— eta 14.388 zenbakidun agentearen (Juan) ondoan eseri ziren. Eta aipatu lagunek, halako baten, zaratak egiten, barreka eta aipatu agenteari sorbaldan ukitzen hasi ziren, zer guzti horiek apalaraztearren egindakoak izan ziren. Agenteak jokabide hura lagatzeko eskatu zion, eta agintaritzaren agente bat iraintzen ari zela jakinarazi zion, hala ere jarraitu egin zuten burlazko jokabidearekin (Aipatu kafetegia Ermuko Foru Aldundia kalean dago).

Zuzenbidezko oinarriak

Lehenengoa.– Bertaratutako parteek azaldutako arrazoiak eta burututako froga kontuan izanik, batez ere agente salatzailearen deklarazioa eta bai bere lagunarena ere, eta, halaber, Juan Antonio Molina Morenok aitortutako egitateak, epaitegi honen ustez karguko froga-jarduera bat burutu da —errugabetasun-presuntzioa konstituzionalari kalterik egin gabeæ, eta, ondorioz, legez kontrako egintza zigorgarria, kausa honetan epaitzeko dena, egin zela pentsa daiteke.

Bigarrena.– Frogatutzat jotako egintzak agintaritzari egindako ofenditze-falta bat dira, Zigor Kodearen 634 artikuluan zehaztutakoa hain zuzen ere.

Hirugarrena.– Egile direnez, aipatu faltaren erantzukizun kriminala Juan Antonio Molina Morenorena eta Rui Manuel da Silva Alburquerquerena da, izan ere, Zigor Kodearen 28. artikuluan zehaztutako moduan egin baitzuten delako falta.

Laugarrena.– Prozedura Kriminalaren Legeko 240. artikuluan eta Zigor Kodearen 120. artikuluan xedatutakoarekin bat, delitu edo faltaren erantzukizuna dutenei prozesuko kostuak legez ezartzen zaizkiela kontsideratu behar da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen epaitzan finkatuko den zigorra aplikatzeko, Zigor Kodearen 638. artikuluak epaileari ematen dion erabakimenaz baliatzerakoan kontuan izan beharko dira kasuaren inguruabarrak zein erruduna.

Aipatu xedapen legezkoak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita.

Epaitza

Agintaritzari —jada aipatua izan denari— egindako ofenditze-falta baten erantzukizun kriminala duten egile direnez, Juan Antonio Molina Moreno eta Rui Manuel da Silva Alburquerque kondenatzen ditut, hamar egunez egunero 6 euroko isun bat —guztira 60 euroæ ordaintzera hain justu ere. Aipatu kopurua errekerimendua egiten denetik harako bost eguneko epearen barruan ordaindu beharko da. Bestalde, aipatu kondenatuek auzialdi honetan sortu diren kostuak erdibana ordaindu beharko dituzte.

Kuota bi ez ordaintzea askatasunik gabeko egun batez ordeztuko da, eta askatasun gabetze hori asteburuetako atzipen-sistemaz gauzatu ahalko da.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere kontra apelazio-errekurtsoa aurkez dakioke Probintzia Auzitegiari. Errekurtso hori epaitegi honetan aurkeztu beharko da, jakinarazpena egiten denetik harako bost eguneko epearen barruan, betiere Prozedura Kriminalaren Legeko 795. eta 796. artikuluetan zehazten den bezala. Bien bitartean, parteek idazkaritza honetan eskura dituzte jarduketak.

Epai honen testigantza utzi beharko zaie jarduketetei. Eta, bestalde, epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitarapena.– Epaiari dagokion egunean entzunaldi publikoa egiten ari zelarik, eman zuen epaile berberak irakurri eta argitaratuzuen. Durangon (Bizkaia) fede eta testigantza ematen dut.

Jasota gera dadin, eta gaur egun helbide ezagunik ez duen Manuel Da Silva Alburquerqueri epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Durangon, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabostean ematen dut idazki hau.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala