Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 Zenbakiko Epaitegia
3906

EDIKTUA, 594/02 zenbakiko Prozedura Arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zk.ko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: Prozedura Arrunta PZLb 594/02 .

Demandatzailea: Pedro Maria Ogara Saiz.

Abokatua: Maria Jose Tubio Rey.

Prokuradorea: Yolanda Cortajarena Martínez.

Demandatua. Informática Sigein.

Gaia: N01 Judizio Arrunta.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Informática Sigein, S.L.ren kontra, Pedro María Ogara Saiz-en ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda osorik onesten dut; ondorioz, demandatutako sozietatearen desegitea dekretatzen dut, eta ebazpen judizial hori merkataritza-erregistro egokian inskriba dadila agintzen dut. Prozesuan sortutako kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Informática Sigein demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-iheslari den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testua interesatuaren esku dago, auzitegi honetako idazkaritzan egon ere.

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala