Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 Zenbakiko Epaitegia
3905

EDIKTUA, kanbio-judizio baten gaineko 487/01 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zk.ko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: Kanbio Jud. PZLb 487/01.

Demandatzailea: Andamios Basauri S.A.

Abokatua: Aintzane Ibarrondo Beobidee.

Prokuradorea: Maria Leceta Bilbao.

Demandatua: Edinor Rehabilitación de Edificios S.L. eta Edinor Edificaciones del Norte S.A. Restauración Fachadas.

Gaia: N22 Kanbio Prozesua.

2003ko maiatzaren 19an, aipatu judizioan epai eman da, zeinaren epaitza ondokoa baita:

EPAITZA

Prokuradorearen eskubideak ez sartzea den akatsa dela-eta Andamios Basauri S.A.ren ordezkaritza prozesalak egindako aurkapena, zehazki, kostuen tasazioaren aurkapena zati baten onesten dudanez gero; horren ondorioz, bidezkoa da egindako kostuen tasazioa aldatzea, hain zuzen ere prokuradorearen eskubideetan 50,54 euro eta kopuru horri dagokion BEZ sartuaz. Ez da bidezkoa prozesuan eragindako kostuen gaineko deklaraziorik egitea.

Ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, aurkatzen den ebazpena eman duen auzitegiaren aurrean eta delako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik harako bost eguneko epearen barruan, PZLko 457. artikulua eta bat datozenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Edinor Rehabilitación de Edificios S.L. demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-iheslari den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testua interesatuaren esku dago, auzitegi honetako idazkaritzan egon ere.

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko maiatzaren hogeian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala