Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
3904

EDIKTUA, trafikoari buruzko 130/03-A zk.ko Hitzezko Judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zk.ko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: Hitzezko Judizioa PZLb 130/03.

Demandatzailea: Mapfre Mutualidad de Seguros.

Abokatua:

Prokuradorea: Susana Sanchez Hidalgo.

Demandatua: Jose Manuel Fernández Arce, Seguros Línea Directa Aseguradora S.A., Maria Nieves Careaga Anduiza eta Seguros Aegon S.A.

Gaia: N26 Hitz. Trafikoa.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

M.ª Nieves Careaga Anduizaren, Línea Directa Aseguradoraren eta Aegon Segurosen kontra, Mapfreren ordez Sánchez Hidalgo prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik onesten dudanez gero, auzi-jartzailea den parteari solidarioki 1.046,65 euroko kopurua ordaintzera kondenatzen ditut M.ª Nieves Careaga Anduiza eta Línea Directa Aseguradora; eta, bestalde, auzi-jartzailea den parteari , 1.046,65 euroko kopurua ordaintzera kondenatzen dut Aegon Seguros. Eragindako kostuak kondenatuei ezartzen zaizkie.

Aurkatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb, 455 artikulua).

Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Jose Manuel Fernández Arce demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-iheslari den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testua interesatuaren esku dago, auzitegi honetako idazkaritzan egon ere.

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala