Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
3903

EDIKTUA, adingabekoen zaintza eta babesaren gainean burututako 643/02 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Jud. Bitar. Seme-alabak. Auzi. PZLb 643/02

Parte demandante Manuel Jiménez Borja.

Parte demandatua María Dolores Pisa Pisa.

Gia: zaintza eta babesa eta beste batzuk.

Aipatu judizioan ebazpena eman da, zeinaren idazpurua eta xedapenezko zatia honako hauexek baita hitzez hitz:

Epaiaren zk. 312.

Barakaldon, bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian.

Nik, Jose Gabriel Alvarez López-ek, Barakaldoko Lehen Auzialdiko (Familia) 5 zk.ko epaile magistratu naizenez, ikusiak ditut Francisco Javier González Ruiz prokuradoreak aurkeztutako demanda dela-eta izapidetutako (Jud. Bitar. Seme-alabak. Auzi. PZLb 643/02) Autoak. Ministerio Fislakak parte hartuaz, auzi-iheslari deklaratutako María Dolores Pisa Pisaren kontra, Iñigo Solaun letratuaren laguntzarekin, aurkeztu zuen demanda hori aipatu prokuradoreak. Eta nik, Erregeren izenean eta Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuaz, ematen dut ondoko epaitza

EPAITZA

María Dolores Pisa Pisaren kontra, Manuel Jiménez Borjaren izenean eta ordez Francisco Javier González Ruiz prokuradoreak aurkeztutako demanda, elikagaiei, babesari eta zaintzari buruzkoa, zati baten onetsi egiten dut, ondoko neurriekin: Saúl, Rebeca, José, José Carlos eta Nekane adingabekoen zaintza eta babesa aitari esleitzen zaizkio, guraso-ahala partekatuarekin eta aitak eta amak hitzartzen duten bisita-erregimenarekin, zeina gauzatzeko forma eta baldintzak aitak finkatuko baititu.

Ez da bidezkoa elikagai-pentsiorik.

Ez da bidezkoa kostuak ezartzea.

Jakinarazi bekie epai hau parteei, irmoa ez dela eta apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela adieraziaz. Epaitegi honetan eta bost eguneko epearen barruan aurkeztu beharko da errekurtso hori, zeinaz Probintzia Auzitegia arduratuko baita.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitarapena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak agindu, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut.

Parte demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2003ko ekainaren 2ko Probidentziaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin hain justu ere

Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hiruko ekainaren bian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala