Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3900

EBAZPENA, 2003ko maiatzaren 6koa, Garapen Laguntzarako zuzendariarena, Etxebiztizak erakitzeko proiektua (PRO-1998k1//0072 erref.) aldatzeko onarpena ematen duena. Alboan Fundazioa entitateak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 1998ko deialdiaren barruan.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dituen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari esleitu dizkio ekonomia, kultura, zientzia eta teknikaren alorretan garapen lankidetzarako programak eta egitasmoak sustatu, koordinatu eta burutzeko egitekoak.

Bestalde, Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 1998an emango ziren laguntzak arautzen dituen otsailaren 17ko 22/1998 Dekretuak honela dio 32. artikuluko 1. idatz-zatian: proiektua gauzatzerakoan funtsezko eragina izan dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, horren berri emango dio berehala erakunde eskatzaileak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, bereziki aldaketa horrek proiektua gauzatzean atzerapenak edo proiektuaren guztirako gastuetan aldaketak dakartzanean. Artikulu horren 2. idatz-zatiak, bestalde, hau dio: erakunde eskatzaileak ekintza gauzatzerakoan sartu nahi diren aldaketen berri emango dio, aurretik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, eta aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztuko du. Proposatutako aldaketak onartzea Lehendakaritzako Idazkaritzari dagokio. Batzorde Kudeatzaileari guzti horren berri emango zaio, idatziz.

Alboan Fundazioa Erakundeak 2001eko maiatzaren 17an aurrekontuan aldakuntza bat egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, aurrekontu orokorra gutxitzekoa alegia, diru-laguntza jaso duen proiektuan aurreikusitako etxebizitza guztiak hainbat arrazoiengatik amaitu ezin zituelako.

Gujerat-eko iparraldean egondako lehortearen ondorioz hondamendi-aldetzat aitortu da eta horrek galerazi du hasieran kalkulatutako erritmoan etxebizitzak eraikitzea.

Bestalde, eraikitzeko baimenak lortzeko izapideak luzatu egin dira uste baino gehiago. Horregatik, lehen emandako sei hilabeteko luzapena ez zen nahikoa izan aurrekontua amaitzeko.

Halaber, proiektuarekiko indentifikazioa ez da behar bestekoa izan eta tokiko bazkidearen gaitasuna gainetik balioetsi da. Beraz, luzapen berri batek ez luke bermatuko proiektuaren amaiera egokia.

Guzti horren ondorioz, aurrekontu berri bati iritzi zaio egokiena, non etxe gutxiago eraikiko diren, hau da, aurreikusitako 151 etxebizitzetatik 120 eraikiko dira. Lurrak erosteko diru-atalak gutxitu egingo dira, orain 36.661,73 euro, eta eraikitzeko aurrekontua 133.452,57 eurokoa izango da.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak 2003ko maiatzaren 6an diru-laguntzaren entitate onuradunak eskatutako aldaketaren aldeko iritzia eman zuen. Hori dela eta, 236.931,71 euroko hasierako aurrekontua 174.187,61 eurokoa izango da eta Eusko Jaurlaritzaren hasierako 164.449,65 euroko diru-laguntza 119.977,53 eurokoa izango da. Horren ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 1998ko deialdiaren barruan etxebizitzak eraikitzeko aurkeztutako proiektuan Alboan Fundazioa erakundeak eskatutako aldakuntza onartzea eta, ondorioz, ez azken ordainketa (44.472,12 euro) ez egitea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 6a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala