Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3899

EBAZPENA, 2003ko maiatzaren 6koa, Garapen Laguntzarako zuzendariarena, "Educación e inversión extranjera en América Latina" proiektua (PRO-1999K3/0098 erref.) aldatzeko onarpena ematen duena. Deustuko Unibertsitateak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 1999ko deialdiaren barruan.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dituen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari esleitu dizkio ekonomia, kultura, zientzia eta teknikaren alorretan garapen lankidetzarako programak eta egitasmoak sustatu, koordinatu eta burutzeko egitekoak.

Bestalde, otsailaren 17ko 22/1998 Dekretuak Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 1999an emango ziren laguntzak arautu zituen. 32. artikuluko 1. idatz-zatian hau dio: proiektua gauzatzerakoan funtsezko eragina izan dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, horren berri emango dio berehala erakunde eskatzaileak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, bereziki aldaketa horrek proiektua gauzatzean atzerapenak edo proiektuaren guztirako gastuetan aldaketak dakartzanean. Artikulu horren 2. idatz-zatiak, bestalde, hau dio: erakunde eskatzaileak ekintza gauzatzerakoan sartu nahi diren aldaketen berri emango dio, aurretik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, eta aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztuko du. Proposatutako aldaketak onartzea Lehendakaritzako Idazkaritzari dagokio. Batzorde Kudeatzaileari guzti horren berri emango zaio, idatziz.

Deustuko Unibertsitatea entitateak, 2002ko urriaren 3ko idazki baten bidez, proiektuari ukoa egiteko eskaera egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Erakundeak ez dio egokia iritzi aurreikusita zeukan jarduera ekiteari (kongresua), bere ustez ez baita biderik aproposena sentsibilizazio ekintza hori helburua lortzeko, horregatik egin dio uko, hain zuzen, diru-laguntzari.

Lankideari gaur diru-laguntzaren lehenengo ordainketa egin zaio, 10.301,64 euro.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak maiatzaren 6an txosten bat eman zuen, diru-laguntzaren entitate onuradunak eskatutako aldaketaren aldekoa. Hori dela eta, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Deustuko Unibertsitatea entitateak "Educación e inversión extranjera en América Latina" proiekturako eskatutako ukoa onartzea. Horren ondorioz, lehenengo ordainketa (10.301,64 euro) itzuli eta hurrengo biei (23.896,12 euro eta 11.791,69 euro) uko egin beharko die.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 6a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala