Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
3896

AGINDUA, 2003ko ekainaren 3koa, Herrizaingo sailburuarena, Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileetako lan-kontratuko langileentzako gordetako lanpostuak Balioesteko Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Herrizaingo Saileko Segurtasun Zerbitzu Laguntzaileetako lan-kontratuko langileen Hitzarmen Kolektiboaren 7.2 artikuluaren bitartez, aipatu lan-kontratuko langileentzako gordetako lanpostuak Balioesteko Batzordea sortu zen, Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitako organoa gisa.

"Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileetako lanpostuak Balioesteko Batzordearen osaerari eta funtzionamendu-arauei buruzko" I. Eranskinean xedatutako kontuan izanik, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulua bakarra.– Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileetako lanpostuak Balioesteko Batzordeko kide izendatzea ondoko lagunak:

Administrazioaren ordezkari direnak:

Lehendakaria:

– María del Yermo URQUIJO ELORZA.

– (Ordezkoa: Javier INDA ORTIZ DE ZARATE).

Batzordekideak:

– Juan M.ª BARASORDA GOIKOETXEA.

– (Ordezkoa: Javier CARLOS DE BERGARA ETXEZARRETA).

– Guadalupe CAMINO GARCIA.

– (Ordezkoa: Josu GONZALEZ NUÑEZ).

– Jon ETXEBARRIA ORUE.

– (Ordezkoa: José M.ª GOMEZ AINZ).

Idazkaria:

– José Luis ARRUTI DEL REY.

– (Ordezkoa: Llanos OLIVAS LAGUNILLA).

Langileen ordezkari direnak:

Batzordekideak:

– Jon LARREA ARRUTIA.

– (Ordezkoa: José Luís ABASOLO ROCA).

– Julio ALBIZUA ASPIAZU.

– (Ordezkoa: Oscar GARCIA FERNANDEZ).

– Julen MENDIBURU ALMANDOZ.

– (Ordezkoa: M.ª Luz ARANA URBANEJA).

– Iñigo FERNANDEZ DE PINEDO LANDA.

– (Ordezkoa: Iñigo SANSINENEA AZKONOBIETA).

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.

Ondoko agindua indargabeturik geratzen da: 2002ko otsailaren 28koa, Herrizaingo sailburuarena, Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileetako lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak Balioesteko Batzordeko kideak izendatzeko dena.

AZKEN XEDAPENA.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 3a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala