Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3895

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 28koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, "Euskal Gizartearen Egoera" sariaren 2003ko deia egiteko dena.

Ekainaren 24ko 135/2003 Dekretuaren bidez aldatutako ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak "Euskal Gizartearen Egoera" izeneko ikerketa-saria sortu eta arautu zuen azterlanak eta ikerlanak saritzeko asmoz; beti ere, azterlan eta ikerlanok Euskadiko egoera soziopolitikoa hobeto ezagutarazten edo errealitate horren ikerketa teorikoko edo metodologikoki garatzen lagunduko duten gaien ingurukoak badira. Dekretu horren lehenengo artikuluan xedatzen denez, urtero egingo da sarirako deialdia ebazpen bidez, beraz 2003ko diru-laguntzen deia egitea egokia da.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko "Euskal Gizartearen Egoera" ikerketa-sariaren 2003ko deialdia egitea. Ebazpen honen eranskinean jasota daude horretarako onartu diren oinarriak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honek eta ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak jasotzen ez duenaren gainean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 28a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
"EUSKAL GIZARTEAREN EGOERA" SARIAREN
2003KO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Helburua.

Oinarri hauen helburua Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko "Euskal Gizartearen Egoera" ikerketa-sariaren 2003ko deialdia egitea da.

Bigarrena.– Sarirako diru-kopurua.

Hau da "Euskal Gizartearen Egoera" sariak 2003an izango duen diru-kopurua, zergak barne:

Lehenengo saria:	7.500 euro.

Akzesita:	1.800 euro.

Hirugarrena.– Azterlanak aurkeztea.

1.-Ekainaren 24ko 135/2003 Dekretuaren bidez aldatutako ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek aurkeztu beharko dituzte hautagaiek ikerlanarekin batera:

• Helburuen txostena. Bertan honako hauek zehaztuko dira: gaiaren justifikazioa, erabilitako metodologia, azterlanak hartzen duen aldia, azterlana noiz burutu den eta, hala badagokio, azterlanaren ekarpen berriak.

• Plika edo gutunazal itxia. Bertan honako hauek zehaztuko dira:

– Azterlana egin duenaren edo egin dutenen datu pertsonalak eta currriculum vitaea edo curriculun vitaeak.

2.– Azterlanak helbide honetan aurkeztu behar dira: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza, Nafarroa kalea 2 - 01007 Vitoria-Gasteiz (telefonoa: 945-188053). Argi adierazi behar da 2003ko "Euskal Gizartearen Egoera" sarian aurkezteko direla.

Laugarrena.– Azterlanak aurkezteko epea.

Azterlanak aurkezteko epea 2003ko urriaren 17ko 12:00etan bukatuko da.

Bosgarrena.– Aurkeztutako lanen ezaugarriak.

Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira. Horretarako DIN-A4 formatuko orriak erabiliko dira, orrialde batetik eta tarte bikoitzarekin makinaz idatzita, saria arautzen duen dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aurkeztutako lanetan ez da inolako daturik jasoko egilearen edo egileen izena eta lana burutu edo aurkeztu duen ikastegiarena ezagutzera emateko.

Seigarrena.– Saria esleitzeko irizpideak.

Honako irizpide hauek izango ditu kontuan epaimahaiak saria nori esleitu proposatzeko:

– Kalitatea eta zehaztasun teknikoa eta zientifikoa.

– Ikuspuntuaren originaltasuna.

– Erabilitako metodologia.

– Izaera berritzailea.

Zazpigarrena.– Esleipena eta ordainketa.

Saria eta akzesita, hala badagokio, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ebazpenez esleituko dira, saria esleitzeko beren-beregi osatutako epaimahaiak proposamena egin ondoren. Esleipen-ebazpen horrek administrazio bidea amaituko du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da sei hilabeteko epean, deialdiaren ebazpenak indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.

Epe horretan aipatutako argitaratzea egiten ez bada, aurkeztutako kandidaturak gaitzetsitzat joko dira.

Esleitu ondoren, ordainketa egingo da eta, hala badagokio, ekitaldi publikoan emango zaie irabazleei.

Zortzigarrena.– Oinarriei men egitea.

"Euskal Gizartearen Egoera" sarira lanak aurkezteak ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuan, ekainaren 24ko 135/2003 Dekretuak aldatutakoan, eta deialdi-ebazpen honetan xedatutakoa onartzeko konpromiso formala dakar berekin.


Azterketa dokumentala