Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3891

384/2003 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdeko zuzendari gerentearena, Antonio Rivas Delgado jaunari Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko Eibarko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitu izana errebokatzen duena.

Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko zuzendari gerentearen apirilaren 24ko 1036/1998 Ebazpenaren bidez esleitu zitzaizkion Antonio Rivas Delgado jaunari Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko Eibarko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, gerentziako zuzendaritza honek hau

EBATZI DU:

Lehenengo.– Antonio Rivas Delgado jaunari Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko Eibarko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitu izana errebokatzea, 2003ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Bigarren.– Interesatuari eta Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Hirugarren.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarren.– Deialdiko 8. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Tolosa, 2003ko maiatzaren 13a.

Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko

zuzendari gerentea,

IÑAKI ARRATIBEL ARRONDO.


Azterketa dokumentala