Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
3803

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 4koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, «Hondarribiako (Gipuzkoa) Jaizubiako ibarrean dauden padurak leheneratzeko lanak bideratzea» kontsultoria eta asistentzia burutzeko kontratuaren lehiaketarako deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 25A/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Orokorrean lanak honako hauek izango dira:Biodibertsitatearen Zuzendaritzak burutuko dituen lanak osatzeko asistentzia teknikoak zuzendaritza eta kontrolerako lanak antolatuko ditu helburu hauek betetzeko asmoz: inbertsioa eta kalitatearen arteko harremana hobesten duen kalitate plana definitzea eta bere jarraipena egitea, lanen kontrol topografikoa eta proiektuan zehaztuta dagoen segurtasun eta osasun planaren jarraipena

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Hondarribia (Gipuzkoa) udalerria.

d) Gauzatzeko epea: lanak amaitu arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogeita bost mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta berrogeita hamar zentimokoa da zenbatekoa guztira (65.999,50 euro).

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Biodibertsitatearen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 2, Lakua II - 2. solairua.

c) Herria eta posta kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 69 57.

e) Faxa: 945 01 95 40.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2003ko uztailaren 8a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta gaitasun tekniko eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 22. puntuan zehaztutakoak

8.– Eskaintzak edo esku hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko uztailaren 15eko 12:00ak.

b) Eskaintzarekin batera aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan eta karatulako 30. eta 33. puntuetan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

2.a Helbidea: eskaintzak eskutan aurkeztu beharko dira Erregistro Orokorrean, Donostia kaleko 1eko 2. solairuan (Lakua II eraikina), lehen aipatutako epearen barruan; edo, bestela, postaz bidali, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Posta elektronikoz, halaber, bidali ahal izango dira, baina balioa izateko, igorri eta jaso dela, zein egunetan eta jakinarazpenen testu osoa jaso dela egiaztatu beharko dira eta, horretaz gain, bidaltzaileak eta hartzaileak identifikatuta egon beharko dute era fidagarrian. Horiek guztiak egiaztatuz gero, kopia inprimatu, erregistratu eta espedientean sartuko da.

Betekizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitu ostean jasotzen badira ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari noiz arte eutsi behar dion: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2003ko uztailaren 22a. Postaz bidalitako eskaintzak egonez gero 2003ko uztailaren 28a.

e) Ordua: 11:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarki gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MÚJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala