Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
3802

LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura irekikoa, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren Kudeaketa Sisteman, 058 aplikazioan, hobekuntzak egiteko kontratua esleitzeko dena (esp. K-22/2003).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: K-22/2003

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak eta kopurua: Ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: Prestazio osoa gauzatzeko gehienezko epea 16 astekoa izango da kontratua sinatzen denetik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: Arrunta.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen-era: Lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: Aurrekontu globala 45.000 eurokoa izango da, gehienez (BEZa barne).

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: Ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Koordinaziorako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Telefonoa: 945 01 94 58.

e) Faxa: 945 01 80 82.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: goian adierazitako lekuan jaso ahal izango da kostu barik proposamenak aurkezteko epearen azken eguna baino lehen.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak.

a) Sailkapena: Ez da eskatzen.

b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klasula administratiboen pleguko karatulako 20. puntuan zehaztutakoaren arabera egiaztatu beharko da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna:2003ko uztailaren 14a, 10:00 baino lehen. .

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Hiru gutun-azal aurkeztu behar dira, , eta , barruan berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa dutela

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Kultura Saileko erregistroa.

2. Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua)

3. Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010)

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: Hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: Ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz (01010)

d) Eguna:2003ko uztailaren 17a.

e) Ordua: 11:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: Esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala