Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Universalia
3734

IRAGARKIA, Universaliak 2003 ekitaldian emango duen ikertzaile gazteei zuzendutako Ikerketa saria argitara ematekoa.

Ikerketa saria: Biomedikuntza

Kultura zientifikoa sustatzearen aldeko apostua egin du Universaliak, eta horri jarraiki ikertzaile gazteei egiten die gonbitea 2003 ekitaldiko deialdiari dagokion arloko lanik hoberenak aurkez ditzaten.

Lanak aurkeztu ahal izateko betekizunak

1.– Abuztuaren 31n 40 urte baino gutxiago dituzten eta biomedikuntzaren ikerkuntzan aritzen diren pertsonek hartu ahalko dute parte deialdian; azkenengo bi urteetan, eta gaur egun Espainiako zentro publiko edo pribatuetan lan egiten dutenak.

2.– Gehienez ere, aurretik saririk jaso ez duten hiru lan onartuko dira hautagai bakoitzeko, eta 2001 zein 2002an argitaratutakoak izan behar dira.

Ikerketa lanak aurkezteko oinarriak

1.– Hautagaiak banaka aurkeztuko dira, eta haiek beraiek edo ikerkuntza zentroek aurkeztu ahalko dituzte; azkenengo horiek nahi beste hautagai aurkez dezakete.

2.– Hautagaiek formulario bat bete beharko dute, Universalia 2003 web orrian lor daitekeena. Hona helbidea, www.universalia.es.

3.– Adierazitako betekizunak betetzen ez dituzten hautagaiak ez dira onartuko.

4.– Irabazleak 18.000 euro jasoko ditu dirutan baita diploma egiaztatzailea ere.

5.– Hautagaiak 2003ko maiatzaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean aurkeztu ahalko dira.

6.– Sariaren irabazlea nor izan den 2003ko irailan emango da argitara, eta erabakia apelaezina izango da.

Epaimahaia

2003ko ekitaldian honakoak izango dira epaimahaikideak: Universaliaren Zientzia Batzordekideak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikerketa errektoreordea.


Azterketa dokumentala