Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zallako Udala
3729

IRAGARKIA, Hiri Lurzoruko UN-22 eta UR-05ean Arau Subsidiarioen Aldarazpen Puntuala, 3. puntuari dagokionez, onesteari buruzkoa.

Jendaurrean jartzen da Udalbatza Osoak 2003ko maiatzaren 15eko dataz eginiko aparteko bilkuran, "hala balegokio, Onestea Hiri Lurzoruko UN-22 eta UR-05ean Zallako Arau Subsidiarioen Aldarazpen Puntuala" 3. puntuari dagokionez, aho batez, honako erabakia hartu zuela:

1.a Hasieran onestea Hiri Lurzoruko UN-22 ETA UR-05ean Zallako Arau Subsidiarioen Aldarazpen Puntuala.

2.a Espedientea jendaurreko informazioan azaltzea, iragarkia jarriz BAOn, EHAAn, probintzian erabateko zabalkundea duen egunkari batean eta Korporazioaren iragarki oholean hilabeteko epean. Epe horretan txostena aztertu nahi duen edonoren eskura egongo da, eta alegazio egokiak egin ahalko zaizkio, eta

3.a Adieraztea Aldarazpen Puntuala behin behinik onesteko honako zuzenketa hauek egin behar direla:

- Nicolas M.ª Urgoiti kalean dagoen eraikinaren ekialdeko mehelina hiri fatxada bati dagokion tratamendua erabilita errematatu behar da.

- Unitatearen Sustatzaileak eta Udalak hirigintza hitzarmena gauzatu beharko da, etxebizitzen destinoa eta prezioa bermatuta.

- Proposaturiko 16 etxebizitzen gaineko BOE araubidea askatzearen inguruan hartutako presako neurriei buruzko 17/1994 Legea betetzen dela egiaztatu behar da.

- UN-22ko hirigintza proiektuak eta lurzorua berriro zatitzeko proiektuak aldaraztea, planteaturiko aldarazpen puntualaren baldintzei egokituta.

4.a Aldaraziko diren lurraldeko guneen gaineko lizentzien emakida bertan behera uztea, euren zehaztapen berriek indarrean dagoen hirigintza araubidea aldaraziko balute.

Zalla, 2003ko maiatzaren 28a.

Alkatea,
LEANDRO KAPETILLO LARRINAGA.

Azterketa dokumentala