Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3728

IRAGARKIA, Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legean ezarritakoa hausteagatiko zehapen-espedienteen gainean Garraio eta Herri Lan sailburuordeak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten; eta, gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, hilabeteko epea izango du interesdunak Garraio eta Herri Lan sailburu jaunari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluari jarraikiz.

Zehapena Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiak BBK-n duen 2095-0631-55-2131000143 zk.ko kontuan sartu beharko da, eta izen-deiturak eta espedientearen zenbakia adierazi beharko dira.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea bukatu, eta hamabost eguneko epean zehapena ordaintzen ez bada, premiamenduzko bidera joko da, Dirubilketaren Araudian ezarritakoari jarraikiz (abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia:

L: Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legea.

R: Lurreko Garraioak Antolatzeko Legearen araudia onartzen duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua.

Erantzule	Esp. zk.	Hauste data	Ebazpen data	Hautsi araua	Zehapena

Responsable	N.º expte.	Fecha infrac.	Fecha resol.	Art.infr. (1)	Sanción (Eur.)

Torralva Ruiz, M.ª Eugenia	PF/30/2003/ET	30-09-2002	 20-05-2003	293.1.11R 173L	 30,05	

González Niño, Federico	PF/31/2003/ET	30-09-2002	 20-05-2003	293.1.11R 173L	 0,00	

Molina Rodriguez, Raúl	PF/6/2003/ET	13-09-2002	 08-05-2003	293.1.11R 173L	 30,05	

Borrego Rueda, Dolores	PF/72/2003/MB	07-10-2002	 20-05-2003	293.1.12R 173L	 60,10	

Vega García, Enriqueta	PF/75/2003/MB	03-10-2002	 20-05-2003	293.1.11R 173L	 30,05	

Jiménez Calvo, Luis Angel	PF/8/2003/ET	14-09-2002	 08-05-2003	293.1.11R 173L	 30,05	

Esquide Del Val, Fernando	PF/934/2002/ET	01-09-2002	 05-05-2003	293.1.11R 173L	 30,05	

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 11.

Garraio zuzendaria,

AITOR URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala