Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
3724

IRAGARKIA 262/2002 zenbakidun administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesa duten hirugarrenentzako dei egiteko dena (prozedura laburra).

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko 1. Auzitegiko Administrazioarekiko Salan M.ª Encarnación Santamaría Pelarda-k, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, 262/02 zenbakia duena. Izan ere, errekurtso hori aurkeztu du 01.11.08ko Berraztertzeko Errekurtsoaren gaitzespenaren (administrazioaren isiltasunaren eraginez) aurka. Era berean, aipatu errekurtsoa jarri zen 01.05.08ko Gora Jotzeko Errekurtsoaren gaitzespenaren (administrazioaren isiltasunaren eraginez) aurka, zeina jarri baitzen, era berean, batetik, apirilaren 2ko 195/2001 Ebazpenaren aurka, alegia, Lehen Mailako Atentzioko Mediku kategorian plaza hutsak betetzeko Lekualdatze-Lehiaketa bidez destinoak esleitzen dituenaren aurka, eta bestetik, 01.11.08ko Berraztertzeko Errekurtsoaren gaitzespenaren (administrazioaren isiltasunaren eraginez) aurka. Era berean, aipatu azken errekurtsoa jarri zen 01.05.07ko Gora Jotzeko Errekurtsoaren gaitzespenaren (administrazioaren isiltasunaren eraginez) aurka. Era berean, azken errekurtsoa jarri zen maiatzaren 7ko Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentearen 435/2001 Ebazpenaren aurka, zeinak Etengabeko Barne-Mugigarritasuneko Lehiaketa bidez destinoak esleitzen baititu plaza hutsak betetzeko.

Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko.

Vitoria-Gasteiz, a 2003ko maiatzaren 20a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala