Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3723

IRAGARKIA, Kooperatibak eta Akziokako Lan-Baltzuak eratzeko eta finkatzeko Compañía Transformadora de Chapa, S.A.L. sozietateari emandako laguntza itzularaztearen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena jakinaraztekoa (esp.: 49/92, eraketak).

Kooperatibak eta Akziokako Lan-Baltzuak eratzeko eta finkatzeko diru-laguntzari buruzko itzulketa-espedientearen aurka Compañía Transformadora de Chapa, S.A.L. sozietateak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren gainean Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak hartutako ebazpena jakinarazterik ez dugu izan (esp.: 49/92, eraketak). Beraz, ebazpena iragarki honen bidez jakinaraziko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Interesatuei jakinarazteko argitaratu da hori, banan-banako jakinarazpentzat har dezaten. Ohartarazten zaie ebazpen horrek amaitu egiten duela administrazio-bidea, eta horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezaketela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, ebazpena jakinarazi, eta hurrengo egunetik hasita; hala agintzen da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 27a.

Gizarte Ekonomiako zuzendaria,

JESUS ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.


Azterketa dokumentala