Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3722

EDIKTUA, Gizarte Ekonomiako zuzendariarena, Gizarte Ekonomiako laguntza batzuk itzularazteko espedienteen hasiera jakinaraztekoa.

Hona hemen Jesús Alfredo Ispizua Zuazuak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendariak, egin duen

EDIKTUA

Aurrerago aipatzen diren itzulketa-espedienteen hasiera ezin izan da modu adieraziz jakinarazterik izan jakinarazpenak itzuli egin direlako, espedientean dagoen helbidea okerra delako, eskatzaileak helbidea aldatu eta jakinarazpen-ondorioetarako horren berri eman ez duelako edo beste kausa batzuengatik. Hori dela eta, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan ezarritakoa betez. Interesatuari jakinarazten zaio diru-laguntza itzularazteko espedientea hasteko probidentzia eman dela, ediktu honetan aipatzen den zerrendan jasotako dekretu nahiz agindu laguntza-emaileen babesean emandako diru-laguntza itzultzea bidezkoa den ebazteko. Izan ere, ez ziren aurkeztu, ebazpenean jarritako baldintzak betetzen direla justifikatzeko agiriak. Hori guztia dela eta, interesatuari 15 eguneko epea ematen zaio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010 p.k., Gasteiz), dela zuzenean dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan jasotako bideren batez. Ohartarazten zaio alegaziorik aurkezten ez badu, prozedura amaitu egingo dela ebazpen baten bidez; halaber, ez-betetzeren bat egon dela ikusten bada, jasotako zenbatekorako eskubidea galdu dela erabaki ahal izango da, bai eta jasotakoa itzultzeko obligazioa ezarri ere.

AGINDUA	ESPEDIENTEA	ONURADUNAK	ZENBATEKOA

BAZKIDEAK SARTZEKOA 	ID 416/98	PEREZ VALERO, ALEJANDRO	2.404,05

(uztailaren 28ko 200/1998 Dekretua)

LAGUNTZA TEKNIKOA EMATEAKOA 	14/99 PG	S.COOP. AGRICOLA GANADERA DE BERMEO	3.155,31

(uztailaren 28ko 202/1998 Dekretua)

Idem	29/99 PG	HELI-TOOL, S.A.L.	6.310,62

ENPLEGU SORGUNE BERRIEI 	NY 45/2000	ETXEAN ZAINDUZ, S.L.L.	1.386,00

buruzkoa (2000ko uztailaren 12ko Agindua)

LAGUNTZA TEKNIKOA EMATEKOA	AT 40/2001	FABRICACION APEROS Y SERVICIOS, S.A.L.	4.507,59

(2000ko uztailaren 12ko Agindua)

Idem	AT 41/2001	FABRICACION APEROS Y SERVICIOS, S.A.L.	4.507,59

Idem	AT 42/2001	FABRICACION APEROS Y SERVICIOS, S.A.L.	1.202,02

Idem	AT 56/2001	PLASTEK DESARROLLO TECNICO, S.L.L.	 2.253,80

Idem	AT 72/2001	CONSULTORIO LASARTE-ORIA	2.082, 51

Idem	AT 143/2000	ETXEAN ZAINDUZ, S.L.L.	4.079,37

Idem	AT 188/2000	PLASTEK DESARROLLO TECNICO, S.L.L.	 751,27

ENPLEGU SORGUNE BERRIEI 	NY 1/2001	NAGUSIENA, S. COOP.	5.913,09

buruzkoa (2000ko uztailaren 12ko Agindua)

PARTAIDETZA 	PR 30/2001	PLASTEK DESARROLLO TECNICO, S.L.L.	1.487,50

(2000ko uztailaren 12ko Agindua)

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 26a.

Gizarte Ekonomiako zuzendaria,

JESÚS ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.


Azterketa dokumentala