Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3721

EDIKTUA, 2003ko maiatzaren 26koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, Xey, S.A. enpresari 02.0497.20.02.01.02. espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Nik, Adolfo González Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Xey, S.A. enpresak aurkeztutako 02.0497.20.02.01.02 zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da eta ebazpena hartu da: enpresa horren izenean eta ordez José A. Maylin Rodriguez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin da eta, ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkariak 199/216/02 zehapen-espedientearen gainean 2002ko urriaren 16an hartutako ebazpena. Ebazpen horren bidez Xey SA enpresari hiru mila eta bost euro eta zortzi zentimoko zehapena ezarri zitzaion (3.005,08 euro), bi arau hausteagatik: lehena, lan-ekipoak erabiltzeko segurtasun eta osasun alorrean betebeharreko gutxienekoak ezarri zituen uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1.14 puntua (1997-08-07ko EAO); eta bigarrena, Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 18. artikulua (10eko EAO).

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Okina auzoa, z/g, Zumaia). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, Xey, S.A. enpresak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak Gipuzkoa Donostia Kutxan duen sarreren kontu baimenduan (2101-0381-00-0002786515 kontua), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia adierazi behar du.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartu zuen dekretu horrek).

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 26a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala