Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3719

EDIKTUA, 2003ko maiatzaren 26koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, empresa Dargos Construcciones y Albañileria, S.L. enpresari 03.0141.01.02.01.02 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Nik, Adolfo González Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Dargos Construcciones y Albañileria, S.L. enpresak aurkeztutako 03.0141.01.02.01.02. zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da eta ebazpena hartu da: enpresa horren izenean eta ordez Manuel Gándara Seguin jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin da eta, ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Arabako lurralde ordezkariak 012002/234 zehapen-espedientearen gainean 2002ko abenduaren 10ean hartutako ebazpena. Ebazpen horren bidez Dargos Construcciones Y Albañileria, S.L. enpresari mila bostehun eta bi euro eta berrogeita hamalau zentimoko (1.502,54 euro)) isuna jarri zitzaion, eta Eugenio Rodríguez Rosado Promociones y Construcciones, S.A. sozietatea zehapenaren erantzule solidario izendatu zen, arau-hauspen bat egiteagatik. Hautsitakoak: Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 14. artikulua (10eko EAO), eta hori lotuta dago urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren IV. eranskineko C zatiko 3. puntuarekin (25eko EAO).

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Wellingtongo Dukearen kalea, 17, etxabea, Gasteiz). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, Dargos Construcciones y Albañileria, S.L. enpresak edo Eugenio Rodríguez Rosado Promociones y Construcciones, S.A. enpresak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak Banco Bilbao Vizcayan duen sarreren kontu baimenduan (0182-5685-01-0000232002 kontua, Gasteizko Dato kaleko bulegoa), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia eta enpresaren izena adierazi behar ditu.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartu zuen dekretu horrek).

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 26a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala